Miércoles, 22 de febrero de 2017
Pasa den asteburuan Aritzbatalde kiroldegiko halterofilia aretoan 2017 denboraldiko Liga Nazionaleko lehen jardunaldia ospatu zen. ZKEhalterofiliako 3 talde jardun ziren lehian, nesken senior taldea eta mutilen bi senior talde.
Liga Nazionalean bigarren urtez jardun da ZKEhalterofiliako nesken taldea. Aurtengo denboraldian taldeak sei neska ditu: Hauetatik lau aukeratu beharko dituzte ZKEhalterofiliako entrenatzaileek ligako jardunaldi bakoitzean. Lehen jardunaldian Ainhoa Larramendi, Nina Gurunandan, Diana Cantero eta Ainoha Diaz izan ziren lehian, guztira 380 puntu lortu zituztelarik, Hurrengo jardunaldia Apirilak 8an izango da.
Senior mutilen bi taldeei dagokionez, lehen taldeak 1624 puntu lortu zituen, aurreko urteko lehen jardunaldian baino 24 puntu gehiago. Hau taldeak duen progresioaren erantzuna besterik ez da, taldea osatu zuten pultsolariak Danel Lopez, Aitor Gabirondo, Imanol Zulaika, Jon Mendizabal, Iker Guillamon eta Stepan Tsirkin. 2016ko lehen jardunaldiko talderarekin talde erdia aldatu da, 3 pultsolari berri sartu direlarik.
Bigarren mailako taldeak berriz, 1298 puntu lortu zituzten, aurreko urtean baino 81 puntu gehiago. Taldea osatu zutenak: Ximon Lopez, Xabier Altadil, Jaizki Mendizabal, Asier Lasheras, Ibon Eguzkiza eta Axier Uranga. Ximon eta Xabier, beraien lehen parte hartze liga absolutoko taldean izan zen.
Gorka Ortega ere, ordezko gisa aritu zen. Jardunalditako taldetatik kanpo, beste pultsolari geratu ziren asteburu honetan parte hartu gabe eta hurrengo jardunaldirako berriz ere prest izango dira taldeko entrenatzailengatik hautatuak izateko.
Gainera Aitor Gabirondo eta Imanol Zulaikak marka minimoa lortu zuten Maiatzak 13an Gandian ospatuko den Espainiako Junior txapelketan parte hartzeko.
Hemendik bi astera (Martxoak 4) Bizkaian izango dira zarauztarrak berriz lehian, Euskadiko Kadete eta Promesen lehen jardunaldian. Gipuzkoako autatzailearen aukeraketaren zain, zarauztarrak lehian izatea espero dute elkartetik,
bacalaos santymar hondarribia bidasoa 18
egia kopidin 30
bacalaos santymar hondarribia bidasoa
egia kopidin
cartagena c.f.
real oviedo s.a.d.
levante las planas f.c.
barcelona f.c.
sevilla f.c. s.a.d.
real c.d.mallorca s.a.d.
grupo inmapa filipenses 76
ulacia grupo zke 67