Jueves, 05 de enero de 2017
Urtarrilaren 14an hasiko da aurtengo goma gaineko Euskadiko sokatira Txapelketa.
IBARRAko Belabieta Kiroldegian arratsaldeko 17:00etatik aurrera txapelketari hasiera emango zaio 680 kiloko jardunaldi bakarrarekin:
TALDE PARTE-HARTZAILEAK:
680 kilo:
ABADIÑO (Bizkaia)
BETI-GAZTE (Nafarroa)
GABADI (Lapurdi)
IBARRA (Gipuzkoa)
MURUETA (Bizkaia)
MUTRIKU (Gipuzkoa)
ÑAPURRAK (Lapurdi)
SOKARRI (Bizkaia)
ZURAIDE (Lapurdi)
6 CONCEYOS (Asturias)
Era honetara garatuko da 680 kiloko lehiaketa:
680 kilo: jardunaldi bakarra, 10 taldekin:
2 multzo, multzo-buruak: ‘A’ multzoa: MURUETA // ‘B’ multzoa: ABADIÑO
Gainontzeko taldeak bi multzoetan bananduko dira, txapelketaren egun berean, zozketa bidez pisaketa egin ondoren.
LIGAXKA: multzo bakoitzak denek denen aurkako ligaxka bat egingo du, tiraldi bakoitzean garaile bat egongo delarik (berdinketa kasuan, berdinketa haustea egingo da).
FINALERDIAK, honela lehiatuko da:
*‘A’ multzoko lehen sailkatua, ‘B’ multzoko bigarren sailkatuaren aurka eta ‘B’ multzoko lehen sailkatua, ‘A’ multzoko bigarrenaren aurka.
*‘A’ multzoko hirugarren sailkatua, ‘B’ multzoko laugarren sailkatuaren aurka eta ‘B’ multzoko hirugarren sailkatua, ‘A’ multzoko laugarrenaren aurka.
*Finalerdi bakoitzeko garaileek, lehen eta 2. postuak, eta, 5. eta 6. postuak lehiatuko dituzte.
*Finalerdi bakoitzeko galtzaileek, 3. eta 4. postuak eta 7. eta 8. postuak lehiatuko dituzte.
*”A” multzoko bosgarren sailkatua, “B” multzoko bosgarren sailkatuaren aurka: hortik 9. eta 10. postuak aterako dira.
barcelona f.c.
madrid cff
racing club el ferrol
mirandes c.d.
zast 2009
aldapeta maria ikastetxea
barcelona f.c.
valencia c.f. s.a.d.
ostadar s.k.t -b-
saskiaxular
sporting club de huelva c.d. 0
eibar s.a.d. 1