Kirolak.net

 

Estás en::

  1. Inicio
  2. Noticias
  3. Detalle de la noticia

Herri Kirolak Euskadiko txapelketen informazioa, SOKATIRA eta EMAKUMEZKOEN SEGA hurrenez hurren.

Miércoles, 11 de julio de 2018

SOKATIRA: Lur gaineko Euskadiko sokatira txapelketa:

Txapelketak larunbatean, uztailak 14, jarraituko du URDULIZko elizaren ondoan, arratsaldeko 18:00retatik aurrera.

Bertan, 560 kiloko bigarren jardunaldia jokatuko da, lehena Erandio Goikoako San Kristobal auzoan egin zen aurreko larunbatean eta ondoko puntuaketak lortu zituzten zazpi talde parte-hartzaileak:
Gohierri A 6,5pt
Gaztedi A 6,5pt
Gaztedi B 4,5pt
Akelarre 4,5pt
Getxo 3pt
Gohierri B 2pt
Gaztedi C 1pt

EMAKUMEZKOEN Euskadiko SEGA Txapelketa:

Igandean txapelketaren bigarren eta azken jardunaldia jokatuko da:

Eguna:....... UZTAILAK 15, igandea

Tokia:........ KORTEZUBI (Bi) – OMA auzoan

Ordua:....... 12:00


Berriz ere, hiru parte-hartzaileak 20 minututan ahalik eta belar kilo gehien mozten saiatuko dira.

Txapela nork etxeratuko duen jakiteko, Zizurkilgo lehen jardunaldian ebakitako belar kiloei, Kortezubikoak gehituko zaizkie.
Zizurkilgo emaitzak:
Alatzne Etxaburua (Gi) 575,5 kilo
Alaitz Imaz (Gi) 542,5 kilo
Eli Txertudi (Bi) 344,5 kilo



Enlaces de interés

Galería fotográfica

Galería fotográfica
Logotipo de AFEDEGI