Martes, 13 de noviembre de 2018
Eguna:........... AZAROAK 18, igandea
Tokia:............. LARRABETZU (Bizkaia) - Pilotalekuan
Ordua:............ 12:00
Egin beharreko lana: Aizkolari bakoitzak 5 pago-enbor ebaki beharko ditu:
Hiru kanaerdiko (54 ontzakoak) eta bi 60 ontzako
Finalerako sailkatutako aizkolariak:
Julen Larrea Miranda (Bi)
Jesus Etxeberria Goñi (Na)
Beñat Lekue Etxebarria (Bi)
Hodei Ezpeleta Lopategi (Bi)
Jokin Alkizalete Urkola (Gi)
Goizeder Belza Igoa (Na)
OHARRA: igandeko txapelduna eta txapeldunordea 2. mailara igoko dira datorren urterako.
2019 datorren urterako, Euskadiko aizkolarien mailen osaketa finkatzeko, Larrabetzuko 3. mailako finalaz gain, bi jaitsiera kanporaketa egin beharko ditugu.
Lehen mailatik, bigarren mailara jaitsiko den bigarren aizkolaria erabakitzeko jaitsiera kanporaketa:
Irailaren 16an Lakuntzan, lehen mailako kanporaketa jokatu zen. Aurten maila hori osatu duten hamabi aizkolarietatik batek, UGAITZ MUGERZAK, ezin izan zuen parte hartu mina hartuta zegoelako eta sendagilearen agiria aurkeztu zuen.
Lakuntzako kanporaketako azken-aurreko sailkatuak JON IRAZUK, indarrean dagoen araudiak dioenaz baliatuz, bere maila mantentzeko Ugaitz Mugerzaren aurka jaitsiera kanporaketa egiteko eskaera bidali zuen Euskadiko Federaziora.
Araudiak dioenaren arabera, kanporaketa egin zen egunetik 6 hilabete ditu Ugaitz Mugerzak sendatzeko. Epe hori bukatu ondoren, Federazioak beste 2 hilabete ditu jaitsiera kanporaketa antolatzeko.
Lakuntzako kanporaketan azken postuan sailkatutako Xabier Zaldua, bigarren mailan egongo da datorren urtean.
Bigarren mailatik, hirugarren mailara jaitsiko den bigarren aizkolaria erabakitzeko jaitsiera kanporaketa:
Durangon urriaren 7an bigarren mailako kanporaketa jokatu zen. Aurten maila hori osatu duten hamalau aizkolarietatik batek, MIELTXO MINDEGIAK sendagilearen agiria aurkeztu zuen.
Durangoko kanporaketan azken sailkatu zen JULEN KAÑAMARESEK, indarrean dagoen araudiak dioenaz baliatuz, bere maila mantentzeko Mieltxo Mindiegiaren aurka jaitsiera kanporaketa egiteko eskaera bidali zuen Euskadiko Federaziora.
Araudiak dioenaren arabera, kanporaketa egin zen egunetik 6 hilabete ditu Mieltxo Mindegiak sendatzeko. Epe hori bukatu ondoren, Federazioak beste 2 hilabete ditu jaitsiera kanporaketa antolatzeko.
Durangon aritu ez zen Jose Mari Olasagasti da, hirugarren mailara jaitsiko den beste aizkolaria.
barcelona f.c.
valencia c.f. s.a.d.
racing club el ferrol
mirandes c.d.
zast 2009
aldapeta maria ikastetxea
barcelona f.c.
madrid cff
ostadar s.k.t -b-
saskiaxular
pasaia k.e. 1
san ignacio c.d. 0