Viernes, 28 de agosto de 2015
Europako lur gaineko sokatira txapelketa ospatuko da irailaren 3-6 bitarte Ipar Irlandako BELFAST herrian.
Hiru euskal elkarte izango ditugu lehian: GAZTEDI (Laukiz, Bizkaia), GOIHERRI (Erandio, Bizkaia) eta MUTRIKU (Mutriku, Gipuzkoa).
Guztira 93 pertsonako euskal delegazioa abiatuko da Belfastera: Gaztedi Elkarteak 49 pertsona eramango ditu, 29 Goiherrik eta 12 Mutriku Elkarteak. Hiru euskal epaile ere han izango dira, Nazioarteko sokatira Federazioak, TWIF-ak konbokatuak epaile lanetan aritzeko: Jose Antonio Uriarte, Juan Miguel Ranero eta Jose Mari Markaida. Denek irailaren 1ean ekingo die bidaiari eta 7an bueltatu.
Europako lur gaineko sokatira txapelketa bi urtetik behin ospatzen da, aurrekoa 2013an Holandako Assen herrian ospatu zen. Dakizuenez 2014ko uztailaren hasieran Euskadiko Herri Kirol Federazioak TWIF-eko eskubide osoko kide izatea lortu zuenez, gure sokatira euskal taldeek aurten “Basque Country” ordezkatuz lehiatuko dira lehen aldiz Europako txapelketa baten.
bacalaos santymar hondarribia bidasoa 18
egia kopidin 30
bacalaos santymar hondarribia bidasoa
egia kopidin
cartagena c.f.
real oviedo s.a.d.
sevilla f.c. s.a.d.
real c.d.mallorca s.a.d.
levante las planas f.c.
barcelona f.c.
mondragon unibersitatea 72
getxo sbt 106