Lunes, 22 de abril de 2019
CELTA DE VIGO, U17KO TXAPELDUN
U13 Mailako finalaren ostean, RC Celta de Vigok eta U17 Mailako finala jokatu dute Zubietako Jose Luis Orbegozo zelaian. Harmailak bete egin dituen zaleen aurrean, etxeko taldeak Realaren Nazioarteko Txapelketa eraman du bi eta bat irabazi eta gero.
Berdintasuna nagusi izan den norgehiagoka batean, beren idea inposatzea izan dute helburu bi taldeek. Blancok egin du lehenengoa falta jaurtiketa batekin, galiziarrak markagailuan aurreratzeko. Ez ditugu aukera gehiago ikusi lehenengo zati honetan. Bigarren zatian, Celtak bigarrena egin du Lopezek kontraeraso bat amaitu ondoren. Azkeneko minutuetan, Mindak emaitza murriztu du penaltiz.
Kirolgi
Bestalde, U17ko finalaren aurretik, txapelketaren azken sailkapena definitzeko neurketak jokatu dira. Real Madridek bi eta bat irabazi dio Realari, eta Sporting de Gijon garaile atera da CA Osasunaren aurka (bost eta bi). Emaitza hauekin, Real Madrid hirugarren amaitu du, Sporting de Gijon laugarren, CA Osasuna bosgarren eta Reala seigarren.
FC BARCELONA IZAN DA GARAILE U13 MAILAN
FC Barcelonak U13 Mailako Nazioarteko Txapelketa irabazi du CA Osasuna hiru eta huts mendean hartu ondoren gaur goizean Zubietako Jose Luis Orbegozo zelaian jokatutako finalean.
Maila handiko norgehiagoka formakuntza futboleko erreferentzia diren bi taldeen artekoa. Katalanak nagusi izan dira lehenengo zatian, hiru gol sartu eta neurketa ia erabakita utziz. Colome, Arnau eta Marc izan dira golegileak. Bigarren zatia parekatuagoa egon da, baina azkenean ez da markagailua gehiago mugitu.
Goizean azken sailkapena lortzeko neurketak jokatu dira Real Sociedad Fundazioak organizaturiko txapelketan. RC Celtak bi eta bat irabazi dio Realari hirugarren amaitzeko. Real Madrid bosgarren geratu da penaltietan Lille OSC gailendu ondoren. EDF Logroño eta Ordizia zazpigarren eta zortzigarren amaitu dute txapelketa.
cartagena c.f.
real oviedo s.a.d.
levante las planas f.c.
barcelona f.c.
sevilla f.c. s.a.d.
real c.d.mallorca s.a.d.
beasain s.d. 1
pasaia k.e. 0
derio c.d. 2
lagun onak c.d. 3
anaitasuna c.d. 1
cultural deportiva durango 2