Zer da irisgarritasuna?
Urritasun, ezintasun edo elbarritasunen bat izan arren, irformazioa dagoen gunera sartu ahal izatea inolako mugarik gabe. Pertsona asko sartzen dira informazioa dagoen guneetara gurearen oso bestelako testuinguruetatik, ondoko arrazoiak direla medio:
- Entzumen, ikusmen eta mugikortasun arazoak.
- Irakurmen edo ulermen arazoak.
- Teklatua edo sagua erabiltzeko zailtasuna edo ezintasuna.
- Testua bakarrik irakurtzen duen gailua, pantaila txikia, konexio motela eta abar.
Biztanleriaren %10-20k dauzkate era horretako zaltasunak, eta oso zaila edo ezinezkoa egiten zaie webgune estandar batean nabigatzea.
Hori dela eta, hainbat baliabide eta tresna sortu dituzte haientzat (ahots nabigatzaileak edo pantaila handitzekoak, esate baterako) haien jarduteko moduari ordenagailua egokitzen diotenak. Halakoetan, beharrezkoa da edukiak baliatzeko moduan egituratzea.
Kirolak.net-en konpromisoa
Ahalik eta erabiltzailerik gehienengana iristeko moduan prestatu nahi izan dugu gure webgunea, edozein muga pertsonal edo teknologiko dutela ere, gizarte bazterketa eta tegonolgia berriek sorrarazi dituzten hesiak murrizten laguntze aldera.
Horretarako, W3C-ko (Consorcio para la World Wide Web) kide den WAI (Iniciativa para la Accesibilidad de la Web) lan-taldeak ezarritako Irisgarritasun irizpideak edo Diseinu irisgarriaren printzipio nagusiak baliatu ditugu.
W3C-k ezarritako formatu estandarrak erabili ditugu, WAI sortutako irisgarritasun irizpideei jarraitu diegu eta AA maila bete dugu.
Hala ere, nabigatzeko edo ikusteko arazoren bat izaten baduzu, jakinaraz iezaguzu helbide honetara mezu bat bidalita: accesibilidad@facilnet.es.
Estandarrak
Edukiak emateko eta egituratzeko
XHTML 1.1 hizkuntza erabili dugu , eta elementuak prestatzeko eta grafikoki emateko estilo orriak turruntan (
CSS ) erabili ditugu. Orri guztiak XHTML 1.1 Strict eta CSS 2.0 bezala baliozkotu ditugu.
Nabigazioa
Orri guztiek antzeko egitura daukate, bisitariak errazago ibil daitezen. Honela daude osatuta:
- Goiburu bat nabigazio barra batekin, ondoko edukietarako lotura eskaintzen duena: hasiera, irisgarritasun politika – nabigatzailearentzako laguntza, harremanetarako datuak eta Facilnet-en kokapena.
- Nabigazio barra nagusia, webgunearen atal nagusietarako lotura eskaintzen duena.
- Menu bat ezkerraldean, atal bakoitzaren aukerak erakusten dituena.
- Erdigune bat, erabiltzaileak une oro jakin dezan zein ataletan eta azpiataletan dagoen, eta bakoitzean zer informazio aurkituko duen.
Azkar iristeko teklak
Azkar iristeko teklak prestatu ditugu nabigazioa erraztearren. Tekla horiek Microsoft Windows-en oinarritutako sisteman erabiltzeko, honela egin behar da: ALT + azkar iristeko tekla (Internet Explorer 4.0, Netscape, Mozilla Firebird) edo ALT+ azkar iristeko tekla + ENTER (Internet Explorer 5 edo goragokoak) edo Letra larrien tekla + Esc, azkar iristeko teklak abian jartzeko Opera-n; MacOS-en en oinarritutako sistemetan CONTROL+azkar iristeko tekla sakatu behar da.
- 1: Goi nabigazio menura joateko.
- 2: Kirol aukeraketara joateko.
- 3: Nabigazio menu nagusira joateko.
- 4: Edukietara zuzenean joateko.
Loturak eta irudiak
Hala eskatzen den loturetan deskribapen bat ikusten da "title" ikurraren bitartez.
Irudi guztiek deskribapen bat erakusten dute "alt" tituluaren bidez.
Ikus-diseinua
Webgune honek geruzak eta estilo orriak turruntan (CSS) erabiltzen ditu informazioa formateatzeko. Aurkezpeneko edukia bereizi egin da, inguru desberdinetatik bertaratzea eta informazioa behar bezala ikustea ziurtatzeko.
Erabiltzaileek aukera daukate beren nabigatzaileek eskaintzen dizkieten aukeren baitan testuak konfiguratzeko. Bertsio desberdinetako nabigatzaile nagusi, plataforma, ekipo eta konfigurazioetan webgune hau ondo ikusten dela frogatu dugu. (Internet Explorer 5.5 y superiores, Mozilla, Opera).
Ikonoak

A bikoitza mailarekin Web 1.0 edukirako Irisgarritasun irizpideak betetzen dituela adierazten du. Irisgarritasun mailak eta bere ikonoen erabilera azaltzen du loturak.

Orriak TAW 1.1-rekin berrikusi dela eta onartu egin dela adierazten du. Bere loturak TAW-era eramaten du.
XHTML hizkuntza 1.1 Strict bertsioa behar bezala erabili dela eta bere sintaxia hizkuntza horren gramatikaren baitakoa dela adierazten du. Bere loturak X3Cren balioztatzailera eramaten du.

Erabilitako estilo orrien sintaxia egokia dela adierazten du. Bere loturak WECren estilo orrian turruntan-en balioztatzailera eramaten du.