Goi nabigazio menura joateko
Kirol aukeraketara joateko
Nabigazio menu nagusira joateko
Edukietara zuzenean joateko

KIROLAK.net

Eu | Es
Hemen zaude: Hasiera » Berriak » 

Berrien xehetasunak

Kirolprobak.com    

Mayi Sunsundegi Espainiako Indoor txapeldunordea | Asteartea, 2007.eko Otsailak 27

Joan zen ostiraletik igandera bitartean jokatu da Salamancan Espainiako Aretoko Arku Tiraketa Txapelketa.
Estatu guztiko 330 arkulari elkartu ziren, tartean ordezkari gipuzkoarrak, guztira 17 lagun, gehienak Antzizar klubekoak, 8 arkulariko taldea bidali baitzuten.

Sailkapen seriea ostiralean jokatu zuten, instalazio bikain batean, eta antolakuntza bikainarekin. Arkulari bakoitzak 60 gezi jaurti behar izan zituen.
Gure arkulariak gogor borrokatu ziren, nor bere kategoriako 32 arkulari onenen artean sartzeko; hartara, larunbatean kanporaketetan aritzeko aukera izango baitzuten, eta saria irabazteko lehian aritzeko aukera ere bai.

Arkulari hauek sailkatu ziren:
Arku konposatua gizonezkoak:
Fernando Markina Peña, Bergarako Gezi-Bat klubekoa.
Emilio Dominguez eta Miguel Rial, Beasaingo Antzizar klubekoak.

Arku biribildua gizonezkoak:
Martín Aguirregomezcorta eta Iñaki Badiola, Elgoibarko Zarta klubekoak.

Arku biribildua emakumezkoak:
Hondarribiko Azeri klubeko Mayi Sunsundegi.

Larunbat goizean jokatu ziren kanporaketak eta 1/16an Martinen eskutik iritsi zen txapelketako ezusteko nagusia. Justu-justuan sailkatu zen kanporaketetara, 32. lekuan geratu baitzen, baina sailkapen seriean lehen postuan sailkatu zena kanporatu zuen hurrengo txandan. Tamalez, kanporatu egin zuten hurrengo txandan, baina oso ondo aritu da txapelketa nagusi batean parte hartzen zuen lehen aldia zela kontuan hartuta.

Txapelketa hasi aurretik denok uste genuen Mayi izango zela gure ordezkari onena, eta ez zigun huts egin. Banan-banan kanporaketa guztiak gainditzen joan zen, harik eta larunbat arratsaldeko final handira iritsi zen arte. Finalean, selekzioan lagun duen Baleareetako Magali Foulon izan zuen aurkari. Ongi aritu zen Mayi, 120 puntuetatik 111 puntu lortu zituen, baina Magalik irabazi egin zion, final bikaina egin eta 114 puntu lortu baitzituen.

Lehiaketa nagusi honetan txapeldunorde geratuta aretoko denboraldi bikain honi amaiera eman dio Mayik, eta orain aire zabaleko Munduko Txapelketa izango dugu buruan, uztailean Alemanian jokatuko dena.

Idatzi honekin batera doan argazkian Mayi ageri da jaurtitzen, kanporaketetako batean. Argazkien galerian dauzkazue txapelketa honetan parte hartu duten arkulari gipuzkoarren eta euskaldunen argazki gehiago.

AFEDEGIren logotipoa  Gipuzkoa.neten logotipoa  Kirolaken logotipoa
 XHTML - CSS - AAA | © 2010 Kirolak.net | Sarbide politika | Webgunearen mapa | info@kirolak.net | Pribatutasuna | Kredituak