Kirolaren esparru desberdinetatik, Kirol Klub eta Elkarteetan hainbat arazo antzematen dira. Arazo horiek ez dute zerikusirik lortutako kirol emaitzekin, Plangintza eta Kudeaketa arazoekin baizik.
Entitate horiek gizarteak gaur egun dituen beharretara egokitu behar dira, eta, autofinantzaketara jo behar dute gaur egun dagoen kirol eskaeran oinarrituz. Bestalde, egitura eraginkorragoak eskuratu behar dituzte, gehienen lan oinarria boluntarioen lana izan arren.
Kirol kudeaketak kirol politiken arazoak ditu ardatz. Politika horiek honako hauetara daude zuzenduta, alegia, gizartearen beharren egokitzapenera, helburu garbi eta benetakoak izanik enpresa kudeaketaren beharretara, eta, nola ez, kirol jarduera bera sustatzera.
Finantza, egitura, gizarte edota merkataritza arazoak kirolean ere badira, eta, arazo horiek, gehienetan, klub, federazio edota enpresak osatzen dituztenen kirol ahalmena ezezten dituzte.
Hainbat irtenbide honako hauek izan daitezke, alegia, kanpoko harremanak sustatzea, prestakuntzaren jarraipena egitea eta, etengabe, helburuak ebaluatzea, diru sarrerak sortzen dituzten jarduerak sustatzea eta kirol kudeaketa orokorrean prestakuntza praktika eskaintzea.
bacalaos santymar hondarribia bidasoa 18
egia kopidin 30
bacalaos santymar hondarribia bidasoa
egia kopidin
cartagena c.f.
real oviedo s.a.d.
levante las planas f.c.
barcelona f.c.
sevilla f.c. s.a.d.
real c.d.mallorca s.a.d.
mondragon unibersitatea 72
getxo sbt 106