Lan zehatz baterako organismoa egokitzeko balio duen ariketa-multzoa litzateke. Garrantzitsua da bihotza, odol-basoak, muskuluak, tendoiak eta arikulazioak edo giltzadurak egokitzea ondoren beteko dugun ariketarako. Jarduera fisiko guztietan parte hartzen duen arren, faktore desberdin askoren menpe dago, hala nola, beteko den ariketa, kirolariaren maila, giroa (garrantzitsuagoa da egun hotz eta euritsuetan), eguneko ordua (goizetan eta lehenengo ordutan gehiago kostatzen da), eguneko lana (adibidez, egun osoa eserita igaro badugu korrika hastea gogorra gerta liteke), egingo dugun entrenamendu-mota eta honen intentsitatea (zenbat eta intentsitate handiagoa garrantzitsuagoa) eta adinaren menpe (adinarekin gogorragoak nabaritzen gara eta malgutasuna galtzen dugu).
Askotan aipatzen ez den arren, denbora ere kontutan hartu behar da. Jende askok ez du denbora nahikorik ondo egituratutako beroketa bat egin ahal izateko. Egunero beroketan denbora emateak ahalbideratuko du jardueran denbora gehiago aritzea lesiorik pairatu gabe. Lesioek, azken finean, atsedena hartu beharra eta aurreko maila gutxitzea eragingo dute
Iturria: Eugenio Rodriguez-Preparador físico-Unidad deportiva Policlínica Gipuzkoa
Informazio gehiago: www.medicina-deportiva.net
bacalaos santymar hondarribia bidasoa 18
egia kopidin 30
levante las planas f.c.
barcelona f.c.
bacalaos santymar hondarribia bidasoa
egia kopidin
cartagena c.f.
real oviedo s.a.d.
sevilla f.c. s.a.d.
real c.d.mallorca s.a.d.
mondragon unibersitatea 72
getxo sbt 106