Igandea, 2018.eko Uztailak 8
Aurtengoan 3 kilorariz osatutako 6 talde, Zarauzko Basoa Cross-fit-eko bi talde (Iban, Imanol, Ander, Diana, Tilda, Diego), Zarautz Cross-fit-eko bi talde (Asier, Iñaki, Ion, Lierni eta Erika) eta Zarautz Kirol Elkarteko Halterofilia saileko bi talde (Ainhoa, Imanol, Ibon, Danel, Borja, Jon eta Jaizki). Denera 18 Kirolari, 5 Neska eta 13 Mutil. Halterofiliako bi txanda izan dira, eta ondoren sari banaketaren aurretik Zarautz Kirol Elkarteko Herri Kirolak sailaren erakustaldia. Lehen Txanda 8 mutil izan dira lehian 16tatik aurrera abiada eta Jaso eta bultza osatu dute, ondoren bigarren txandan 5 neska eta 5 mutil 18tatik aurrera jardun dira. Entrenatzaile lanetan ZKEn Enrike Kortajarena, Cross-fit Zarautz Iñaki Unanue eta Basoa Crossfit Amaia Segurola eta epaile lanetan Jose Manuel, Shanti eta Enara jardun dira. Herri Kirolen erakustaldian Unax eta Jacqes gazteak, Peña handia eta Saberrri eta Manez bikoteko lanetan. Azkein sari banaketan Iban San martin Kirol Zinegotzia, Estaban Collantes ZKE-ko lehendakaria eta Enrike Kortajarena ZKEHalterofiliako Entrenatzailea jardun dira.
Taldeka, lehen postua ZKE-ko gazteak lortu dute 785.61 punturekin, ondoren Crossfit Zarauzko taldea 759.39 punturekin, eta hirugarren postuan ZKE-ko Masterrak 743.53 punturekin. Ondoren laugarren eto botsgarren posuteta Bazoa Cross fiteko bi taldeak 654.26 eta 581.12 punturekin eta azkenik Zarautz Crossfiteko taldea 548 punturekin.
Bakarka lehen postuan nesketan Ainhoa Larramendi eta mutiletan Imanol Zulaika izan dira. Biak ZKEhalterofiliako kirolarika eta aurten Gipuzkoako Txapeldun, Euskadiko Txapeldunorde eta Uztailak 21ean A Coruñan Espainiako txapleketan Euskadiko selekzioarekin parte hartuko dutenak.
Bestalde, ZKEhalterofiliako Masters taldeko Jon Mendizabal eta Jaizki Mendizabal-ek sailkapena lortu dute Abuztuan ospatuko den munduko txapelketarako.
ZKEHalterofilia, aurtengo babeslei bere eskerrak azaldu nahi dizkie: Txapelketako babeselak: Aiala Sukaldaritza Eskola, Lecera Kafetegia eta Bina-Bina 100% Artisau izozkiak. Zarautz Kiorl Elkarteko Babeslea: Zipri eta Laguntzailea Zarauzko Udala.
villarreal c.f. s.a.d.
at de madrid c. s.a.d.
eibar s.a.d.
eldense c.d.
guuk gipuzkoa basket
melilla baloncesto club
movistar estudiantes
idk euskotren
c.d. bidasoa-irun
helvetia anaitasuna
domusa teknik isb
bosonit unibasket