Kirolak.net

 

Hemen zaude::

  1. Hasiera
  2. Berriak
  3. Berrien xehetasunak

Mendia BERAKO X. MENDI EGUNEKO BERRIKUNTZAK

Osteguna, 2017.eko Urtarrilak 5

Santa Barbarara txangoa eta kronoigoera urtarrilaren 14ean ospatuko
dira, Edurne Pasaban eta Asier Izagirre bertan izango direlarik.


Manttalera irteera eta afari herrikoia izanen dira, urtarrilaren 14-15ean ospatuko den X. Mendi Egunaren berrikuntzak. Egitaraua, 2007ko urtarrilaren 13an Taillon mendian zendu ziren Loro
Pikabea, Xabier Zubieta eta Xabier Saralegiren omenez egiten dena,
larunbatean goizeko 10etan hasiko da, Toki Ona kiroldegian
haurrentzako eta nerabeentzako eskalada taillerarekin.


Arratsaldeko 14.15etan Rikardo Baroja eskolako arkupeetan, Santa Barbara
mendira igotzeko txangoan eta binakako kronoeskaladan parte hartzeko
izen emateak irekiko dira. Bi hauek, kiroldegi aurrean izango
dute irteera eta Santa Barbara mendi tontorretik pasa ondoren berriro ere
abiapuntura itzuliko dira 5.5 kilometroko ibilbidea gauzatuz. Irteera
15.00etan hasiko da eta kronoigoera 15.30tan. 12 urtearteko haurrentzako
lasterketak ere izanen dira 15.00etatik antzinera.
Kronoigoera denentzat irekia dago, baina 16 urtez azpikoek heldu baten laguntzarekin egin beharko dute ibilbidea

Kronoigoera eta ibilaldia bukatzerakoan, arratsaldeko 18.30tan, kultur
etxean Biziminez dokumentala proiektatuko da. Bertan, Josu Iztueta eta
Antton Arza protagonista direlarik, eta Pablo Dendaluze zuzendari,
lehenengo biek furgoneta batekin Estatu Batuak zeharkatzen ikusiko
ditugu, euren emozio eta pentsamenduak isladatzen. Iztueta bera, bertan
egongo da zinta aurkezten. Bilbao Mendi Film festibalean aurkeztu zuten
film hau 2015. urtean.

Berrikuntzetan lehena 20.30tan iritsiko da Altzateko frontoian ospatuko
den afari herrikoiarekin. Afari honetarako tiketak, Xuga eta Errekalde
ostatutan, Agara prensa-dendan, Pikabea harategian edota Lesakako
Arranon eros daitezke 10 eurotan. Altzateko frontoian, karpa batzuk
jarriko dira berogailuekin.

Edurne Pasaban eta Asier Eizagirren presentzia izango dugu gure artean,
Zubieta, Pikabea eta Saralegirekin eskaladan ibilitakoak Pirinio eta Himalaian zehar eta
litekeena da Josune Bereziartu eta Rikar Otegi ere agertzea, 2007ko
egun horretan Tailloneko ipar pareta eskalatzen ari zirenak istripua gertatu zenean.

Bigarren berrikuntza hurrengo egunean, igandean iritsiko da. Agerra
Mendi Taldeak eta Manttalek antolaturik mendira irteera eginen da.
Txangoa, errexa izanen dena, goizeko 9tan abiatuko da Agerra
Mendi Taldearen elkartetik, Manttale ingurura eta bertatik,
Ibardinera jeisteko pintxo-potea egitera. Irteera korrika zein oinez
egiteko aukera izanen da.

Estatuko ligak

Gipuzkoako taldeak !!
 Nazioarteko eta Estatu Mailako Lehiaketak

  • Saskibaloia
    2017/10/22

    pas pielagos

    ordizia-basoa banaketak

  • Saskibaloia
    2017/10/22

    cbt gimnástica sport café

    easo loquillo

  • Saskibaloia
    2017/10/22

    baskonia

    gipuzkoa basket

  • Saskibaloia
    2017/10/22

    ulacia grupo zke

    universidad de valladolid

  • Saskibaloia
    2017/10/22

    mondragon unibertsitatea

    cb la flecha

  • Saskibaloia
    2017/10/22

    idk gipuzkoa

    embutidos pajariel bembibre pdm

  • Saskibaloia
    2017/10/22

    sammic hosteleria

    c.b. prat

  • Saskibaloia
    2017/10/22

    universidad de oviedo

    añares rioja isb

Emaitza gehiago

Lotura interesgarriak

Argazki galeria

Argazki galeria
AFEDEGIren logotipoa