Astelehena, 2017.eko Urtarrilak 9
Igandeko hotzari aurre eginez, GOT, Gipuzkoako Orientazio Taldeak antolatuta, 400 parte hartzaile (%39 emakumezkoak) baino gehiago hurbildu ziren Alderdi Ederreko plazara mapa eta ipar orratzaren laguntzarekin orientazioaz gozatzera. Normalean mendian antolatzen diren probak baldin badira ere, oraingo honetan Donostiako Alde zaharra eta Urgullek osatzen zuten mapaz gozatu ahal izan zuten parte hartzaileek.
Izaera herrikoia duen ligaxka honetan, adin guztietako parte hartzaileak hurbildu ziren. Familian goiz pasa moduan ibili ziren hainbat neska mutil eta guraso. Aldi berean, inguruko lurraldeetako
orientazio kirolari adituak ere bertan izan ziren, eta zailatasun maila ezberdineko ibilbideen artean aukeratu ahal izan zuten.
Emakumezkoetan Aurelie Darmaillacq frantziarra nagusitu zen 52:06 denborarekin eta gizonezkoetan berriz Jorge Urquizu nafarra 42:11 denborarekin.
Sailkapena eta frogari buruzko informazioa Hemen sakatu
domusa teknik isb
bosonit unibasket
villarreal c.f. s.a.d.
at de madrid c. s.a.d.
movistar estudiantes
idk euskotren
guuk gipuzkoa basket
melilla baloncesto club
c.d. bidasoa-irun
helvetia anaitasuna
eibar s.a.d.
eldense c.d.