Astelehena, 2017.eko Otsailak 27
• Azaroaren 26an ospatuko da eta egun berdinean 10 kilometrotako zein Maratoi Erdiko lasterketak ospatuko dira
• Izen ematea osatzen duten 500 aurreneko atletek deskontua izango dute
• Izen emateak http://www.maratondonostia.com/ webgunean egin daitezke
Donostiak kolore berezi bat du. Magikoa bihurtzen da denontzat. Horretaz gain, Gipuzkoako biztanleek sekulako pasioa erakutsi dute historian zehar atletismoa eta lasterketa popularrekin. Arrazoi horregatik, ezinezkoa da Donostia bezalako leku bat aurkitzea korri egiteko eta ondo pasatzeko lasterketan zehar. Gozatzeko, azken finean. Beste behin, lasterkari guztiak animatu nahi ditugu azaroaren 26an ospatuko den Donostiako Maratoian parte hartzera. Esperientzia ikaragarri bat gozatu ahal izango dute parte hartzaileek.
Fly Group eta Gipuzkoako Atletismo Federazioak izen emate epea asteazkenean (martxoaren 1a) irekiko dela jakinarazi nahi zaituzte. Egia da denbora gelditzen dela azaroaren 26ra iristeko, baina, Donostiako Maratoia prestatzen hasteko une ona da. Gainera, Maratoian izen ematea osatzen duten 300 aurreneko atletek deskontu polit bat izango dute prezio finalean. Eta, horretaz gain, Maratoi Erdian zein 10 kilometroetan lehenengo ehun inskripzioak merkeagoak izango dira. Izen emateak http://www.maratondonostia.com/ webgunean egin daitezke.
Aurtengoa, Donostiako Maratoiko 40. edizioa izango da. Lasterketa hau zein 10 kilometrokoa eta Maratoi Erdia Espainiako Atletismo Federazioak babesten eta homologatzen du eta, beraz, egutegi nazionalean sartua dago. Korrikalariek behar dituzten zerbitzu guztiak eskaintzeko prest gaude. Kasu honetan ere, korrikalari bakoitzak duen nibela ez du garrantzia. Eta bere marka hobetzen lagunduko diogu.
Denontzat
Donostiako, Gipuzkoako eta Euskadiko atletari zerbitzu on bat ematea da gure helburua. Gizonezkoei zein emakumezkoei. Zaindu nahi diogu. Eta baita bere lagunei, familiarrei… entrenatu duen guzti-guztia erakusteko aukera ematen diogu etxeko lasterketa polit honetan. 42,195 kilometroak korri egiten dituenak bakarrik daki zer nolako betetasuna sentitzen den helmuga zeharkatzean.
Baina kanpotik etortzen diren korrikalariei ere zerbitzu on bat eskaini nahi diegu. Etxean bezala egongo balira bezala sentitzea nahi dugu. Lasterketaz eta Donostiaz gozatzeko aukera eman nahi diogu atletari. Sekulako giroa biziko duzu. Asteburu magiko bat pasatzea posiblea da? Noski baietz! Horregatik, http://www.maratondonostia.com/ webgunean hotelak, pentsioak edota aterpetxeak aukeratzeko eta alokatzeko aukera ematen diegu korrikalariei. Donostiaz eta antolatzen dugun lasterketaz gozatzea da gure helburua! Kasu batzuetan, dortsala hotelean bertan jasotzeko aukera egongo da eta maratoiaren egunean hotela 15.00etan uzteko posibilitatea.
c.d. bidasoa-irun
helvetia anaitasuna
domusa teknik isb
bosonit unibasket
guuk gipuzkoa basket
melilla baloncesto club
movistar estudiantes
idk euskotren
villarreal c.f. s.a.d.
at de madrid c. s.a.d.
eibar s.a.d.
eldense c.d.