Igandea, 2017.eko Apirilak 9
Oier Ariznabarretak (Durango), 1:44:05eko denborarekin, eta Maria Zorrozak (Gernika) 2:02:10-ekoarekin, irabazle suertatu dira gaur Berako (Nafarroa) XIII. Mendi Maratoi Erdian. Ariznabarretak ez du arazorik izan gizonezkoetan irabazteko, Beñat Katarainen (Zegama) eta Jon Ugalderen (Andoain) aurretik hurrenez hurren, Larun mendia punturik altuena zuen (900 metro) eta 2700 metrotako desnibela zeukan 21 kilometrotako ibilbide gogorrean.
Irabazleak ezin izan du berak 2014n ezarri zuen errekorra hobetu, 1 ordu, 37 minutu eta 30 segundutakoa. Ibardineko tarteko helmuga, 150€ tan saritua, berarentzat izan da ere.
Emakumezkotan, lehenengoz Maria Zorroza (Gernika) izan da Berako polikiroldegiko helmugara iristen, Laura Sola Uztarroztarraren (azken 3 ediziotako irabazlea) eta Alizia Olazabal irundarraren aurretik.
547 korrikalarik parte hartu duten lasterketan, haietatik 530 iritsi dira helmugara. Jende asko hurbildu da bero izugarri batekin dihardun duen lasterketaz disfrutatzera. Dena den ez da aparteko ezustekorik egon.
Isabako Txapatera Landetxean asteburua pasatzeko zozketako boleto saritua 147a izan da.
ABSOLUTUA GIZONEZKOAK
1. Oier Aiznabarreta 1:44:05
2. BeñatKaratarin 1:46:57
3. Jon Ugalde 1:48:42
4. Carlos García 1:49:41
5. Ion Sola 1:50:08
ABSOLUTA EMAKUMEZKOAK
1. María Zorroza 2:02:10
2. Laura Sola 2:07:53
3. Alizia Olazaba 2:11:18l
4. Sarah Dyunclaux 2:17:58
5. Uxoa Irigoien 2:19:21
BETERANO GIZONEZKOAK
1. Carlos García 1:49:41
2. José Luis Beraza 1:55:06
3. Javier Cuadrado 2:04:20
BETERANO EMAKUMEZKOAK
1. Alizia Olazabal 2:11:18
2. Rosa Uribe 2:21:26
3. Ana Reina 2:29:18
barcelona f.c.
valencia c.f. s.a.d.
racing club el ferrol
mirandes c.d.
zast 2009
aldapeta maria ikastetxea
barcelona f.c.
madrid cff
ostadar s.k.t -b-
saskiaxular
pasaia k.e. 1
san ignacio c.d. 0