Igandea, 2017.eko Urriak 15
Sekulako lasterketa osatu dute gaur goizean Hassan Oubaddik eta Elena Silvestrek Robers Donostiako 15K Klasikan. Bikain aritu dira bi atleta hauek eta 15 kilometroak erritmo handian osatu dituzte biek, Miniestadioan kokatua zegoen helmuga tarte handiarekin gurutzatuz. Portugaleten bizi den Oubaddik (Realeko atleta da) 45:57-ko denbora egin du, eta Silvestrek, aldiz, 57:34 behar izan ditu ailegatzeko eta hirugarren garaipena jarraian lortzeko.
Bien erritmoak bikainak izan dira hasieratik. Bero handia egiten zuen, baina eguzkiak bizitako sekulako giroari lagundu dio. Festa goiz-goizean hasi da Katxalin 5K Solidarioarekin. 2.600 parte hartzaile baino gehiago izan ditu proba honek. Gero, 15 kilometrotako lasterketa iritsi da, roller-ekin hasita, Salto Free2Move Sari Nagusiarekin jarraituz eta lasterkarientzako probarekin amaituz. 220 roller-ek lortu dute helmugara iristea, 10 atleta mugikortasun murriztuarekin ibilbide berbera osatu dute eta 1.998 izan dira lasterketa absolutuan helmugaratu diren korrikalariak. Festa handia!
Oubaddi marokoarrak hasieratik lehenengo postuan kokatu da. Bazekien garaipena bere eskuan zuela. Eta helmugara minutu eta erdi baino gehiagoko tartearekin iritsi da. Ander Sagarzazu izan da bigarren sailkatua (47:21) eta Pierre Urruty hirugarrena (47:59). “Oso pozik nago. Dena espero nuen bezala atera da. Oso azkar nagoela demostratzeko aukera izan dut”, aipatu du Oubaddik.
Silvestrek, 2015. eta 2016. Urteetan irabazlea ere, 3:50-ko denbora kilometro bakoitzeko behar izan ditu lasterketa osatzeko. Bere atzetik, Maite Arraiza (58:31) eta Ana Llorens, esfortzu handiarekin (59:30), helmugaratu dira.
Amaiera estua
Oso polita izan da roller-en amaiera. Estua! Daniel Murok, 25:27-eko denborarekin, garaipena eskuratu du, Enrique Leiva eta Sergio Uriarteren aurretik. Idoia Martinez de la Fuente izan da azkarrena emakumezkoen artean (27:28). Oihane Ziganda eta Sonia Elosegui iritsi dira bere atzetik.
Galarraga, garaile azkarra
Salto Free2Move Sari Nagusian, Ion Galarraga izan da azkarrena. Handbike kategorian 28:05-ko denbora behar izan du helmugaratzeko gipuzkoarrak. Pierre Miura gurpil-aulkien kategorian hoberena izan da (1:02:57) eta Ione Basterrak 42:15-ko denborarekin lortu du nesken arteko garaipena.
c.d. bidasoa-irun
helvetia anaitasuna
domusa teknik isb
bosonit unibasket
guuk gipuzkoa basket
melilla baloncesto club
movistar estudiantes
idk euskotren
villarreal c.f. s.a.d.
at de madrid c. s.a.d.
eibar s.a.d.
eldense c.d.