Osteguna, 2018.eko Uztailak 12
Alkaiagako besten komiteak eta Manttale Mendi Lasterketa taldeak antolatuta IX. Alkaiaga traila uztailaren 21ean ospatuko da 18.00etatik aintzinerat. Aurreko urteetan bezala, lasterketa auzoko inguruetatik igaroko da eta taldeak 3 partaideetakoak izanen dira, emakume batez gutxienez osaturikoak.
Taldeek, erreleboka auzo ingurutik egin beharko dute ibilbidea Baldrun-Sorotik. Korrikalari batek lehenengo itzuli motza egingo du, 2 kilometrotakoa eta 75 metroko desnivela daukana, bigarrengoak luzexeago bat 3 kilometrotakoa eta 105 metrotako desnibela daukana eta azkenak 4 kilometro eta 155 metroko desnibela daukan ibilbide bat. Irteera eta helmuga Alkaiagako zonalde altuan egonen da eta errelebista bakoitzak arto mazorka bat eramango du lekuko gisa.
Antolatzaileek gomendatzen dute, taldeak aldez aurretik eginak izatea eta partaideen izen abizenak mailez bidaltzea alkaiagatrail@hotmail.com helbidera. Talderik izan ezean, antolatzaileek, egunean bertan izena ematen duten parte hartzailentzat taldeak antolatuko dituzte, beti ere kontuan izanda 3ko talde bakoitzean emakumezko bat egon behar duela.
Helduentzako lasterketa baino lehen, haurrentzako lasterketak ospatuko dire 17:30tan.
Errelebokako lasterketaren izen emateak 7 euro balioko ditu eta egunean bertan ordaindu daiteke edota lehenagotik Pikabea harategian Beran. Lehenengo 3 taldeentzako gainera sariak egonen dire. Izen ematean ordaintzen diren 7 euroak eskubidea ematen dute gero ospatuko den afarira joateko eta bertara, ikusle, bizilagun, e.a ere etor daitezke. Hauentzat guztientzat ere 7 eurotan izanen da afariko sarrera.
DATA: Uztailaren 21ean
ORDUA: 18.00 (helduak). 17.30 (haurrak)
IBILBIDEA: 3 kilometro. 3 partaidez osatutako taldekako lasterketa eta emakumezko batez gutxienez osaturikoa. Aldez aurreko izen ematea alkaiagatrail@hotmail.com helbide elektronikoan.
IZEN EMATEA: Egunean bertan 7 eurotan (afaria barne)
SARIAK: Lehenengo 3 taldeentzako.
bacalaos santymar hondarribia bidasoa 18
egia kopidin 30
bacalaos santymar hondarribia bidasoa
egia kopidin
cartagena c.f.
real oviedo s.a.d.
sevilla f.c. s.a.d.
real c.d.mallorca s.a.d.
levante las planas f.c.
barcelona f.c.
mondragon unibersitatea 72
getxo sbt 106