Kirolak.net

 

Hemen zaude::

  1. Hasiera
  2. Berriak
  3. Berrien xehetasunak

Mendia 1. Eskolarteko Boulder Ligaxka19 - Gipuzkoa

Asteazkena, 2019.eko Ekainak 5

Pasa den ingandean, ekainaren 2an Tolosan eskolarteko 1. Boulder Ligaxka’19aren bigarrengo eta azkenengo proba ospatu zen. Alebin, infaltil eta kadete mailako 29 eskalatzaile, kirol gune berdina konpartitu zuten zailtasun desberdinetako blokeak gaindituz podiumera igotzeko.

Aurreko proban bezala denak baldintza berdinekin lehiatzeko aukera izan zuten sexu bereizketarik gabe. Aretxabaletan bezala sailkapen mistoa ezarri zen, baita ere sailkapen orokorrean, bi proben puntuen batuketa.

Neska-mutilak adiskidetasunez eta zaletasunez ibili ziren. Pozgarria da esatea berriro Gipuzkoako eskolarteko eskalada, berdintasuneko eskola eta kiroltasunaren eredua dela.

Gipuzkoako Mendizale Federazioak Usabal Kiroldegiari eskertu nahi dio primerako antolakuntzarengatik eta partaideei beraien berotasunengatik, baita ere, gurasoei seme-alabei parte hartze bultzatzeagatik, Gipuzkoako Foru Aldundiari lurraldeko Eskola Kiroleko sustatzailea izateagatik eta Izadi-Camp Base laguntzaileari atsegitasunez partaide bakoitzari kamiseta bana emateagatik.
Jarraian, Tolosako probaren sailkapenak: Hemen

Sailkapen orokorra Aretxabaleta (Urtarrilak 27)-Tolosa (Ekainak 2): Hemen

Lotura interesgarriak

Argazki galeria

Argazki galeria
AFEDEGIren logotipoa