Osteguna, 2019.eko Apirilak 11
Aurtengo ediziorako dagoeneko 130 jokalarik izena eman dute, eta bigarren urtezjarraian, txapelketak beste bi txapelketa azkar hartuko ditu. Horrenbestez, apirilaren15ean, astelehenean, 10:30tik aurrera, Udalbatza aretoan blitz txapelketa bezalaezagutzen diren bi txapelketa jokatuko dira.Lehendabiziko blitz txapelketa Euskal Xake Federazioa Torneoa da. Bertan,Nazioarteko Txapelketan izena eman duten bost jokalari onenek eta Gipuzkoakotxapeldunak parte hartuko dute. Bigarren txapelketa azkarra Donostia Gazte Torneoada eta, bertan, Donostiako kadete eta alebin mailako 40 jokalari onenek parte hartukodute.
Halaber, apirilaren 18an, ostegunean, Karmelo Balda Pilotalekuan EuskadikoSelekzioaren partida hartuko du. Bertan, Euskadiko jokalaririk onenak ikusteko aukeraegongo da.
Nazioarteko Txapelketa apirilaren 13an 17:00etan hasiko da eta 9 erronda jokatukodira astean zehar, apirilaren 20an finala jokatu arte. Parte-hartzeari buruz, FernandoMarkinak segidakoa nabarmendu du: Bost Maisu Handik parte hartuko dute -espainiarra, kubatarra, txiletarra, frantziarra eta armeniarra -, eta gainera, beste hiruNazioarteko Maisuk ere parte hartuko dute. Guztira 11 herrialdetako jokalarik parte hartuko dute: Txile, Kuba, Venezuela, Argentina, Armenia, Italia, Britainia Handia,Frantzia, Grecia, Danimarka eta Holanda.