Astelehena, 2019.eko Apirilak 15
Hilabete bat baino gutxiago gelditzen da Lasarte-Oria mendiko txirrindaren kapitala izateko. BMW Lurauto BTT Lasarte-Oria trabesia apirilaren 28an ospatuko da (irteera Okendo plazan goizeko 9:30etan). 500 partaide baino gehiago espero dira maila guztientzat pentsatuta dagoen proba honetan. Une honetan, 400 dortsal saldu dira jada.
Proba hau aurkeztua izan da gaur goizean Lasarte-Oriako Udaletxean. Aurten, trabesiak krono-igoera eremua izango du 12. eta 16. kilometroen artean (384 metrotako desnibelarekin). Horretaz gain, hiru ibilbide desberdin diseinatu dira partaide guztietan pentsatuz: „amateur‟ (29K, 1080 metrotako desnibelarekin), „altua‟ (38K, 1400 metrotako desnibelarekin) eta „pro-maila‟ (48K, 1.780 metrotako desnibelarekin). Ibilbidea partaide guztientzat berdina izango da 21. Kilometroa iritsi arte. Txirrinda elektrikoarekin ere parte hartzeko aukera dago.
Aurkezpenera Jesús Zaballos (Lasarte-Oriako alkatea), Jorge Espinosa (BMW Lurauto-ko kidea) eta Patxi Larrea (Fly Group-eko kirol-zuzendaria) hurbildu dira. “Egin beharreko ibilbidea probaren egunean aukeratuko da. Emozioa gehitu nahi izan diogu krono-igoerarekin. Lehiatzeko modu bikaina da. Sailkapen „desberdina‟ eskainiko dugu, partaidearen familia motaren arabera: ezkondua, ezkondugabea, seme-alaba baka batekin, bi seme-alabekin… Eta, noski, emakume zein gizonezkoentzat”, azaldu du Larreak.
afilados gasteiz araba
hoteles silken araski
idk euskotren 70
durán maquinaria ensino 63
ilcapo hondarribia bidasoa 27
balonmano casademont zaragoza 28
bm romo broker kirol 31
amenabar zarautz zke 28
real union club s.a.d. 3
unionistas salamanca 1
berriozar cf 0
añorga k.k.e 2