Igandea, 2018.eko Otsailak 18
Atzo, otsailaren 17an, ospatu zen Sopelanako XIII. Duatloia eta aldi berean Euskadiko Txapelketa Sprint Distantziako Duatloiean. Parte hartzaileek 5 km. Korrika, 20 km. Bizikletan eta amaitzeko 2,5 km. Korrikan egin behar izan zuten ibilbidea osatzeko.
Emakumezkoen lasterketan azkarrenak Natalia Gomez (Sestao Triatloi Taldea), Andrea Mediero (Sestao Triatloi Taldea) eta Beatriz Lalaguna (Sestao Triatloi Taldea) izan ziren.
Gipuzkoarrei dagokionez, Miren Josune Bikuña (Antxintxika Debagoiena T.T.) V1F kategorian onena izan zen, Carol Castellanos (Yepa! T.K.) hirugarrena izanda. Ainhize Barrainkua (Aloña Mendi K.E.) 23 urtez azpikoetan azkarrena izan zen. Taldeka Atletico San Sebastian-eko emakumeek bigarren postua lortu zuten eta Yepa T.K.ak hirugarrena.
Gizonezkoen lasterketari dagokionez Gonzalo Fuentes (Laboratorio SYS) bigarren postuan helmugaratu zen, Euskadiko Txapelketako bigarren postua lortuz. Urko Herran (Ascentium Arabatri) izan zen azkarrena eta Mikel Goitia (Ascentium Arabatri) izan zen azkarrena.
Gizonezko gipuzkoarrei dagokienez V3 mailan Juan Martin Elexpuru (Antxintxika Debagoiena) izan zen azkarrena. Andoni Illarramendi (Zumeatarra T.T.) V1 mailan izan zen garailea.
Gauzak horrela 2018ko Euskadiko Zirkuituari hasiera eman zaio. Hurrengo proba Mungiako X. Duatloia izango da, otsailaren 24ean. Izen emateak Otsailaren 19ra arte egongo dira zabalik.
bacalaos santymar hondarribia bidasoa 18
egia kopidin 30
levante las planas f.c.
barcelona f.c.
bacalaos santymar hondarribia bidasoa
egia kopidin
cartagena c.f.
real oviedo s.a.d.
sevilla f.c. s.a.d.
real c.d.mallorca s.a.d.
mondragon unibersitatea 72
getxo sbt 106