Asteazkena, 2018.eko Ekainak 20
Euskadiko Triatloi Federazioko hautatzaileek eman dituzte izenak dagoeneko hurrengo ekainaren 30ean eta uztailaren 1ean Espainiako Autonomien Arteko Triatloi Txapelketetan lehiatzera joango direnak Badajozera (Extremadura).
Gipuzkoatik sei triatleta izango dire Euskadiko Maila Absolutuko Selekzioko parte: Ainhize Barrainkua (Aloña Mendi K.E.), Eider Estibariz (Atletico San Sebastian), Naia Ozkorta (Yepa! T.K.), Irati Mendia (Saltoki Trikideak), Unai Sagarzazu (Baxurde Txiki U.T.T.) eta Mikel Ugarte (Saltoki Trikideak).
Selekzio honetan ere parte hartzekoak izango dira Mireia Arrillaga (Garraitz T.K.), Zuriñe De La Fuente (Urbiko T.T.), Ander Ganzabal (Ascentium Arabatri), Mikel Ibergallartu (IMD Segovia) eta Ander Segurola (ANB T.T.).
Selekzio absolutuarekin batera Euskadiko kadeteen selekzioa ere hurbilduko da Badajozera. Kasu honetan kideak hurrengoak izango dira: Maider Fernandez (Mugarra T.T.), Aiala Garro (Mugarra T.T.), Paula Ugarteburu (Garraitz T.T.), Antxon Goitia (Garraitz T.T.), Igor Ruiz, Unai Villagrasa (Mugarra T.T.) eta Julen Zamora (Garraitz T.T.).
Ekainaren 30ean bakarkako lasterketak ospatuko dira. Maila Absolutukoek sprint distantzia bete beharko dute triatloia (750 metro igerian, 20 kilometro bizikletan eta amaitzeko 5 kilometro korrika) eta kadeteek super-sprint distantziakoa (750 metro igeri, 10 kilometro bizikletan eta amaitzeko 2,5 kilometro korrika).
Igandean, uztailaren 1ean, errelebokako probak ospatuko dira. Selekzio bakoitzeko 2 neska eta 2 mutilek bakoitzak triatloi bana egin beharko dute. Triatleta bakoitzak 250 igeri, 5 kilometro bizikleta eta amaitzeko 1,6 kilometro korrika egin beharko ditu hurrengo taldekideari txanda pasatuz.
Gipuzkoako Triatloi Federazioak zorionak eman nahi dizkie Euskadiko selekzioa osatzen duten triatletei eta onena opa Badajoz-en ospatuko diren triatloietan. Seguru gaude onena emango dutela eta emaitzarik politena lortzen saiatuko direla. Gora Euskadiko Selekzioa!!!
http://triatlon.org/triweb/index.php/competicion/campeonato-de-espana-de-triatlon-por-autonomias-y-edad-escolar/
bacalaos santymar hondarribia bidasoa 18
egia kopidin 30
bacalaos santymar hondarribia bidasoa
egia kopidin
cartagena c.f.
real oviedo s.a.d.
sevilla f.c. s.a.d.
real c.d.mallorca s.a.d.
levante las planas f.c.
barcelona f.c.
mondragon unibersitatea 72
getxo sbt 106