Kirolak.net

 

Hemen zaude::

  1. Hasiera
  2. Berriak
  3. Berrien xehetasunak

Arku tiraketa 11/2019 BERRIPAPERA: AIRE ZABALEKO EUSKADIKO KADETEAK ETA JUNIORRAK IV. TXAPELKETA

Asteartea, 2019.eko Ekainak 4

Euskadiko eta Gipuzkoako Federazioak eta Azeri klubak Kadeteak eta Juniorrak IV. Euskadiko Txapelketa antolatu dute.

Eguna: Ekaina 29 (larunbata)
Lekua: Azeri klubaren Hondarribiko jaurtilekua

Mailak:
Arku Kurbatua
Arku Konposatua
Arku Biluzia
Arku Instintiboa
Lonbow

Lehiaketa:
Kadeteak Arku Kurbatua: 2 x 60 metro
Juniorra Arku Kurbatua: 2x 70 metro
Arku Konposatua: 2 x 50 metro
Biluzia, Instintiboa eta Longbow arkuak: 30 + 18 metro
Gizonezkoak – 70, 60, 50 eta 30 metro

Oharra: Distantzia guztietatik 6 geziko txandak jaurtiko dira.

Ordutegia:
09:30 Beroketa (3 txandak) eta materiala berrikusi
Txapelketa
Sari banaketa


Izen ematea:
Ekainaren 25Eko 20:00ak baino lehen eman beharko da izena, eta Gipuzkoako Federazioaren bidez egin beharko da. Webgunearen bidez gauzatuko da; ezingo da telefonoa edo posta elektronikoa erabili.

http://www.kirolak.net/es/index.asp?deporte=tiroconarco&cd=1

OHARRAK:
Antolakuntzak programan aldaketak egiteko ahalmena izango du, egoerak hala eskatzen badu, eta izen-emate kopuruaren arabera.

Epaileek eskatzen badute, lizentziak erakutsi egin beharko dira nahitaez.

Janzkerari dagokionez, Euskadiko Arku Tiro Federazioaren araudiak dioena aplikatuko da.

TXAPELKETARI BURUZKO INFORMAZIOA
Berripaper hau argitaratzen denetik aurrera txapelketaren gainean sortzen den informazio guztia Gipuzkoako Federazioaren webgunean argitaratuko da:

http://www.kirolak.net/eu/index.asp?deporte=tiroconarco&cd=1

Tfnoak: 943460124; 688633148
e-maila- arkutiraketa@kirolak.net


OHAR GARRANTZITSUA:
Lehiaketa honetarako izena ematen bada, Gipuzkoako Arku Tiro Federazioak ondokoak argitaratu ahal izango ditu antolakuntzak zehazturiko hedabideetan eta Interneten: izen-deiturak, jatorria, kategoria eta dortsala, emaitzak, proban ateratako argazkiak eta hartutako irudiak.

Proba hau dela-eta biltzen diren datu guztiak Gipuzkoako Arku Tiro Federazioaren ardurapeko fitxategi batean gordeko dira, denbora mugarik gabe, Federazioaren webgunean markak egiaztatu eta kontsultatu ahal izan daitezen. Arkulariak eskubidea izango du datu horietara sartzeko eta baliogabetzeko.

Era berean, Gipuzkoako Arku Tiro Federazioak Euskadiko Federazioari utzi ahal izango dizkio datuok, edukitzeko eta argitaratzeko.





Lotura interesgarriak

Argazki galeria

Argazki galeria
AFEDEGIren logotipoa