Osteguna, 2018.eko Martxoak 15
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Atalak eta Gipuzkoako Eskubaloi Federazioak EMAKUMEAK ETA KIROLA JARDUNALDIAK antolatu dituzte. Martxoaren 16an eta 17an izango dira, Donostiako Miramar Jauregian.
Gipuzkoako Eskubaloi Federazioak 75 urte bete dituen honetan, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta entitate horrek lehenengo EMAKUMEAK ETA KIROLA jardunaldiak antolatu ditu hirian.
Denis Itxaso, Kultura eta Kiroleko diputatuak irekiko ditu Jardunaldiak. Jardundunaldi hauek kirola guztiontzat, hau da, emakumeentzat eta gizonentzat, izateko oinarriak eraiki nahi ditu, bai arlo amateurrean, bai profesionalean eta baita kudaketari dagokionean ere.
Jardunaldi hauetan guztiontzako kirol esparru bat lortzeko mugarriak jarri nahi ditugu, bai kirol amateurrean, bai eta profesionalean eta kirolaren kudeaketan ere.
Erabateko berdintasuneko testuinguru batean guztiontzako kirol praktika eta garapen profesionala bermatzera bideratutako ekimen publiko eta pribatuak identifikatuko ditugu.
EGOERA GIPUZKOAN ETA EUSKADIN
Orobat, kirol arloan gaur egun dagoen egoera aztertuko dugu genero ikuspegitik. Emakumeek eta gizonek hainbat kirol eta gizarte ingurunetan bizi dituzten desberdintasunak identifikatuko ditugu.
Nolakoa da egoera Gipuzkoan? Eta Euskadin? Zer beste esperientzia daude? Zer eragilerekin egin dezakegu lan berdintasunean oinarritutako kirola sustatzeko?
Gai horiek guztiak landu eta eztabaidatuko ditugu Miramar Jauregian.
Eskuratu programa ekitaldiaren web orri ofizialean.
http://gipuzkoaeskubaloia.wixsite.com/congresodonostia
Halaber, gogorarazten dizuegu HITZALDIAK STREAMINGEZ jarraitzeko aukera izango dela Facebook Liven bidez, Gipuzkoa Kirolaren Facebook orrian.
https://www.facebook.com/GipuzkoaKirola/
ORDUTEGIA
Martxoak 16 17:30-20:00 ............................. Inaugurazio ekitaldia eta hitzaldiak
Martxoak 17 9:00-14:00 ............................... Hitzaldiak eta jardunaldiaren amaiera
domusa teknik isb
bosonit unibasket
villarreal c.f. s.a.d.
at de madrid c. s.a.d.
guuk gipuzkoa basket
melilla baloncesto club
movistar estudiantes
idk euskotren
c.d. bidasoa-irun 42
helvetia anaitasuna 33
eibar s.a.d.
eldense c.d.