Asteartea, 2017.eko Ekainak 13
Finalak abuztuaren 3an izango dira ikusgai, Oiartzungo Kontzejupean
Aurreko bi edizioetako harrera ona ikusirik, aurten ere Gipuzkoako Eskuko Pasaka Txapelketa antolatu dute Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak eta Oiartzungo Txost klubak. Asteburuan ekingo diote lehiari (2017-06-18), eta abuztuaren 3ra bitarte jokatuko dute. Nagusien mailako pilotariak lehiatuko dira, eskuz binaka.
Ondorengo pilotariek hartuko dute parte, bi multzotan banatuta:
A multzoa
Urbieta-Esnal
Arzelus-Chiapuso
Mitxelena-Azpiroz
Urteaga-Garmendia
B multzoa
Nazabal-Zabala
Leonet-Etxeberria
Lasa-Gallurralde
Esnaola-Alvarez
Ligaxka amaituta, uztailaren 26an jokatuko dituzte finalerdiak. Eta abuztuaren 3an (San Esteban, Oiartzungo festak) izango dira ikusgai finalak, Oiartzungo Kontzejupean, 13:00etan.
barcelona f.c.
valencia c.f. s.a.d.
racing club el ferrol
mirandes c.d.
zast 2009
aldapeta maria ikastetxea
barcelona f.c.
madrid cff
ostadar s.k.t -b-
saskiaxular
eibar s.a.d. 2
alcorcon a.d. 0