Asteazkena, 2017.eko Irailak 13
Dagoeneko jokoan da denboraldiko txapelketa garrantzitsu hau; hainbat datu laburbiltzen ditugu albiste honetan
Dagoeneko martxan da denboraldiko txapelketarik parte-hartzaileena, Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa. Espezialitate ia guztietan jokatzen da, bai nesketan bai mutiletan. Joan den asteburuan (2017-09-10) abiatu zen, mutilen larruzko paletako lehiarekin. Eta jaialdi gehienak abendura arte izaten badira ere, denboraldi osoan zehar jokatzen da azkenaldian Gipuzkoako Txapelketa.
Honako espezialitatetan ariko dira pilotariak:
Eskuz banaka (mutilak): kadeteak, jubenilak eta nagusiak; kantxa osoan aurrena eta lau terdian ondoren
Eskuz binaka (mutilak): kadeteak (1., 2. eta 3. maila), jubenilak (1. eta 2. maila) eta nagusiak (Ohorezkoak, 1., 2. eta 3. maila)
Gomazko paleta (bai neskak bai mutilak): 22 urtez azpikoetan eta nagusietan (1., 2. eta 3. maila) mutiletan; eta jubeniletan (1. eta 2. maila) eta nagusietan (1. eta 2. maila) nesketan
Larruzko paleta (mutilak): nagusiak (1., 2. eta 3. maila)
Pala motza (mutilak): nagusiak (1., 2. eta 3. maila)
Pala (mutilak): nagusiak
Zesta-punta (mutilak): kadeteak, jubenilak eta nagusiak; lehenik binaka eta ondoren banaka lau terdian
Joko garbi (mutilak)
Hasiera datari dagokionean, hauxe aurreikusitakoa:
Irailaren 17ko jardunaldia: eskuz binaka mutilak (kadeteak 1., 2. eta 3. maila; jubenilak 1. eta 2. maila; nagusiak Ohorezko maila, 1., 2. eta 3. maila); gomazko paleta mutilak (nagusiak 1., 2. eta 3. maila) eta neskak (jubenilak 1. maila; eta nagusiak 1. eta 2. maila)
Irailaren 24koa: gomazko paleta mutilak (22 urtez azpikoak); zesta-punta
Urriaren 1eko asteburua: gomazko paleta neskak (jubenilak 2. maila)
Urriaren 29koa: pala motza mutilak (nagusiak 1., 2. eta 3. maila)
Azaro erdialdea: eskuz banaka mutilak kantxa osoan
Abenduaren 24ko jardunaldia: pala mutilak (nagusiak)
Urtarrila: joko garbi mutilak
Martxoa: eskuz banaka mutilak lau terdian; zesta-punta banaka mutilak lau terdian
Lehendabiziko finalak urrian izango dira. Hauexek gutxi gorabeherako datak:
Urriaren 15eko jardunaldia: gomazko paleta neskak (nagusiak 1. eta 2. maila)
Urriaren 22koa: larruzko paleta mutilak (nagusiak 1., 2. eta 3. maila)
Azaroaren 12ko asteburua: eskuz binaka mutilak (kadeteak 1. maila, jubenilak 1. maila eta nagusiak Ohorezko maila, 1.a eta 2.a)
Azaroaren 26koa: gomazko paleta mutilak (nagusiak 1., 2. eta 3. maila); zesta-punta
Abenduaren 3ko jardunaldia: gomazko paleta mutilak (22 urtez azpikoak)
Abenduaren 17koa: pala motza mutilak (nagusiak 1., 2. eta 3. maila)
Abenduaren 24koa: eskuz binaka mutilak (kadeteak 2. eta 3. maila eta jubenilak 2. maila); eskuz banaka mutilak frontoi osoan; gomazko paleta neskak (jubenilak 1. eta 2. maila)
Abenduaren 31ko asteburua: eskuz binaka mutilak (nagusiak 3. maila)
Urtarrilaren 7koa: pala mutilak
Martxoa: joko gabi mutilak
Ekaina: eskuz banaka mutilak lau terdian; zesta-punta banaka mutilak lau terdian
domusa teknik isb
bosonit unibasket
movistar estudiantes
idk euskotren
villarreal c.f. s.a.d.
at de madrid c. s.a.d.
guuk gipuzkoa basket
melilla baloncesto club
c.d. bidasoa-irun
helvetia anaitasuna
eibar s.a.d.
eldense c.d.