Asteartea, 2017.eko Urriak 17
Eguraldiak laguntzen badu, igande honetan izango da aurrez aurrekoa, 11:00etan, Oiartzunen
Luzean eta Zubieta taldeak izango dira aurrez aurre, beste behin, Enrique Abril Errebote Txapelketaren finalean. Luzeanek finalerako zuzeneko pasea lortu zuen, ligaxka lehen postuan amaituta. Eta Zubietak finalerdian Behar Zanari 13-3 irabazita eskuratu zuen beste txartela joan den jardunaldian. Eguraldia lagun izanez gero behintzat, igande honetan (2017-10-22) jokatuko dute finala, 11:00etan hasita, Oiartzunen.
Urriak 22, igandea, 11:00, Oiartzun
Luzean / Zubieta
Aurreko bi edizioetako finala errepikatuko da aurtengoan; 2013an ere aurrez aurre izan ziren Luzean eta Zubieta taldeak. Guztietan Luzeanekoek jantzi dute txapela: 2013an eta 2015ean 13-5 irabazi zuten, eta iaz 13-4. Denboran atzerago eginda ere neurtu dituzte indarrak donibandarrek eta zubietarrek: 1989an, Zubietakoak izan ziren txapeldun; Yoko Garbi 13-8 gailendu zitzaion Luzeani.
2012tik honako final guztietara sailkatu da Luzean, eta berak ditu txapel gehien: 16 (beste 10 aldiz izan da txapeldunorde). Atzetik ditu Aviron Bayonnais, 14 txapelekin (6 aldiz azpitxapeldun); Kapito Harri, 11rekin (7 aldiz txapeldunorde); Behar Zana eta Noizbat, 4rekin (8 eta 7 aldiz azpitxapeldun, hurrenez hurren); Endaiarrak 2rekin (behin txapeldunorde); eta Zaharrer Segi eta Yoko Garbi, banarekin (lehenak beste behin izan dira azpitxapeldun eta bigarrenak 6 aldiz). Zubieta taldeak oraindik ez du txapelik jantzi (baina 4 bider izan da txapeldunorde), ezta Oiarpek ere (behin izan da txapeldunorde); igandeko aukera baliatu nahiko dute, hortaz, zubietarrek.
Aurten Euskal Herriko lau talde lehiatu dira Enrique Abril Errebote Txapelketan: Gipuzkoako Behar Zana (Villabona), Txost (Oiartzun) eta Zubieta (Zubieta); eta Lapurdiko Luzean (Donibane Lohizune).
bacalaos santymar hondarribia bidasoa 18
egia kopidin 30
bacalaos santymar hondarribia bidasoa
egia kopidin
levante las planas f.c.
barcelona f.c.
sevilla f.c. s.a.d.
real c.d.mallorca s.a.d.
cartagena c.f.
real oviedo s.a.d.
tarazona bm 37
ilcapo hondarribia bidasoa 32