Osteguna, 2018.eko Irailak 13
Parte-hartze handiarekin abiatu da, aurten ere, Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa. Joan den asteburuan (2018-09-09) ekin zioten lehiari, larruzko paletako espezialitatearekin (xehetasunak hemen). Datorrenean (2018-09-16), besteak beste, eskuz binakako eta gomazko paletako jokamoldeak abiatuko dira. Hurrengoan (2018-09-23) zesta-puntaren txanda izango da. Eta horrela, pixkanaka-pixkanaka, lehia bete-betean izan arte.
Izan ere, espezialitate ia guztietan jokatzen da Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa, bai nesketan bai mutiletan, kategoria eta maila ugaritan. Eta lehia gehienak abendura arte luzatuko badira ere, denboraldi osoan zehar izango da jokoan txapelketa.
Honako jokamoldetan ariko dira pilotariak:
Eskuz banaka: kadeteak, jubenilak eta nagusiak; kantxa osoan aurrena eta lau terdian ondoren
Eskuz binaka: kadeteak (1., 2. eta 3. maila), jubenilak (1. , 2. eta 3. maila) eta nagusiak (Ohorezkoak, 1., 2. eta 3. maila)
Gomazko paleta: 22 urtez azpikoetan eta nagusietan (1., 2. eta 3. maila) mutiletan; eta jubeniletan (1. eta 2. maila) eta nagusietan (1. eta 2. maila) nesketan
Larruzko paleta: nagusiak (1., 2. eta 3. maila)
Pala motza: nagusiak (1., 2. eta 3. maila)
Pala: nagusiak
Zesta-punta: kadeteak, jubenilak eta nagusiak (1. eta 2. maila); lehenik binaka eta ondoren banaka
Joko garbi
Bertan ematen da ere finalen daten berri. Hauek dira oraingoz aurreikusitakoen gutxi gorabeherako datak:
Urriaren 21eko jardunaldia: larruzko paleta (nagusiak 1., 2. eta 3. maila); gomazko paleta neskak (nagusiak 1. eta 2. maila)
Azaroaren 11koa: eskuz binaka (kadeteak 1. maila, jubenilak 1. maila eta nagusiak Ohorezko maila, 1.a eta 2.a)
Azaroaren 25eko asteburua: gomazko paleta mutilak (nagusiak 1., 2. eta 3. maila)
Abenduaren 16koa: eskuz binaka (kadeteak 3. maila eta jubenilak 3. maila); zesta-punta binaka (kadeteak, jubenilak eta nagusiak 1. eta 2. maila)
Abenduaren 23ko jardunaldia: eskuz binaka (kadeteak 2. maila, jubenilak 2. maila eta nagusiak 3. maila)
Abendua: eskuz banaka (kadeteak, jubenilak eta nagusiak)
Urtarrila: pala (nagusiak)
Martxoa: joko gabi
Ekaina: eskuz banaka lau terdian (kadeteak, jubenilak eta nagusiak); zesta-punta banaka (kadeteak, jubenilak eta nagusiak)
afilados gasteiz araba
hoteles silken araski
idk euskotren 70
durán maquinaria ensino 63
ilcapo hondarribia bidasoa 27
balonmano casademont zaragoza 28
bm romo broker kirol 31
amenabar zarautz zke 28
real union club s.a.d. 3
unionistas salamanca 1
berriozar cf 0
añorga k.k.e 2