Osteguna, 2018.eko Azaroak 29
Aurrerago gehituko zaizkio gainontzeko espezialitateak: gizonezkoen zein emakumezkoen paleta argentinarrekoak, xarekoa eta eskuz binakakoa; lehendabiziko finalak eskuz banakakoak izango dira, urtarrilaren 20ko jardunaldian; udaberrira arte luzatuko da txapelketa
Asteburuan (2018-12-02) ekingo diote Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketari. Hain zuzen ere, eskuz banakako lehiarekin hasiko da.
Aurrerago gehituko zaizkio gainontzeko espezialitateak. Gizonezkoen paleta argentinarreko lehendabiziko partidak, adibidez, urtarrilaren 13ko jardunaldian izango dira. Urtarrilaren 20ko asteburuan hasiko da xareko lehia. Eta eskuz binakakoa urtarrilaren 27koan. Azkenik, emakumezkoen paleta argentinarrekoaren txanda izango da, udaberri aldera.
Gauzak horrela, lehendabiziko finalak eskuz banakakoak izango dira, urtarrilaren 20ko jardunaldian. Gizonezkoen paleta argentinarrekoak martxoaren 3ko jardunaldirako aurreikusten dira. Eskuz binakakoak martxoaren 10ekorako. Eta azkenak emakumezkoen paleta argentinarrekoak izango dira, ziurrenik maiatza inguruan.
Ondoren zehazten ditugu lehia guztiak, banan bana:
ESKUZ BANAKA
Hasiera, abenduaren 2ko jardunaldian
Kadeteak, jubenilak eta nagusiak 1. maila eta 2. maila
13 talde kadeteetan (4 multzotan banatuta), 12 talde jubeniletan (2 multzo), 8 talde nagusien 1. mailan (2 multzo) eta 22 talde nagusien 2. mailan (6 multzo)
1. fasean, ligaxka abenduaren 23ra bitartean (urtarrilaren 6ra arte jubeniletan)
Finalerdiak, urtarrilaren 13ko asteburuan
Finalak, urtarrilaren 20ko jardunaldian
ESKUZ BINAKA
Hasiera, urtarrilaren 27ko asteburuan
Kadeteak, jubenilak eta nagusiak 1. maila eta 2. maila
5 talde kadeteetan (multzo bakarrean), 9 talde jubeniletan (2 multzo), 6 talde nagusien 1. mailan (multzo bat) eta 12 talde nagusien 2. mailan (2 multzo)
1. fasean, ligaxka otsailaren 24ra bitartean
Finalerdiak, martxoaren 3ko jardunaldian
Finalak, martxoaren 10ekoan
PALETA ARGENTINARRA, GIZONEZKOAK
Hasiera, urtarrilaren 13ko asteburuan
Nagusiak 1. eta 2. maila
8 talde 1. mailan (2 multzo) eta 9 talde 2. mailan (2 multzo)
1. fasean, ligaxka otsailaren 17ra bitartean
Finalerdiak, otsailaren 24ko jardunaldian
Finalak, martxoaren 3koan
PALETA ARGENTINARRA, EMAKUMEZKOAK
Hasiera, martxo-apirilerako aurreikusita
Nagusiak 1 eta 2. maila
Finalak, maiatza inguruan
XARE
Hasiera, urtarrilaren 20ko asteburuan
Nagusiak
3 talde, multzo bakarrean
Ligaxka otsailaren 24ra bitartean
Finala, martxoaren 3ko jardunaldian
bacalaos santymar hondarribia bidasoa 18
egia kopidin 30
bacalaos santymar hondarribia bidasoa
egia kopidin
cartagena c.f.
real oviedo s.a.d.
sevilla f.c. s.a.d.
real c.d.mallorca s.a.d.
levante las planas f.c.
barcelona f.c.
mondragon unibersitatea 72
getxo sbt 106