Asteartea, 2019.eko Otsailak 5
Alebin zein infantil kategorietan nagusitu ziren antzuolarrak, Zaldibian; aurretik sailkatze partidak jokatu zituzten parte-hartzaile guztiek
Festa polita ospatu zen, larunbatean, Zaldibian. Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako eskuz binakako nesken finalak izan ziren ikusgai, alebin eta infantil kategorietakoak. Eta baita txapelketa horiek osorik ere; izan ere, sailkatze partidak jokatu zituzten finalen aurretik parte-hartzaile guztiek. Hemen kontsulta daitezke norgehiagoka horien xehetasunak.
Antzuolak irabazi ditu aurten bi finalak, nagusi izan baitzen bai alebinetan bai infantiletan. Ondoren zehazten ditugu final horiek:
Otsailak 2, larunbata, Zaldibia
1. Eskuz binaka, alebinak:
ANTZUOLA (Insausti-Garaikoetxea) 12 / ZALDIBIA (Lopez-Azurmendi) 6
2. Eskuz binaka, infantilak:
ANTZUOLA (Galeano N.-Galeano L.) 12 / DONOSTIA (Carmona-Arraiza) 3
7 bikote lehiatu dira alebinetan: Andoain, Antzuola, Donostia, Legorreta, Ordizia 1, Ordizia 2 eta Zaldibia. Eta 3 infantiletan: Antzuola, Bergara eta Donostia.
real sociedad de f. s.a.d.
madrid cff
oiartzun k.e.
aurrera de vitoria c.d.
athletic club
eibar s.a.d.
pradejon c.d.
añorga k.k.e
girona f.c.
real sociedad de f. s.a.d.
real sociedad de f. s.a.d. "b"
real union club
at revellin c.d.
eibar s.a.d
rpk araski
idk gipuzkoa