Asteartea, 2019.eko Maiatzak 7
Ezker hormako 8 txapel eta trinketeko 3 jantzi dituzte pilotari gipuzkoarrek, eta bai batean zein bestean hirugarren postuan sailkatu dira; Nafarroak irabazi du ezker hormako lehia, eta Iparraldek trinketekoa
Ezker hormako 8 txapel eta trinketeko 3 jantzi ditu Gipuzkoak bukatu berri den federazioen arteko GRABNI Txapelketan. Hala, hirugarren postuan sailkatu da, bai batean zein bestean. Nafarroak irabazi du ezker hormako lehia, 12 txapel lortuta, eta Bizkaia izan da bigarren, 9 txapelekin. Trinketeko lehian, berriz, Iparralde izan da nagusi, 7 txapelekin, eta Bizkaia sailkatu da bigarren postuan, 5 txapelekin. Gipuzkoa, hortaz, bigarren postu horiek lortzetik gertu egon da.
Hauexek dira, hain zuzen ere, sailkapenak:
EZKER HORMA
1. Nafarroa, 12 txapel (9 aldiz txapeldunorde)
2. Bizkaia, 9 txapel (6)
3. Gipuzkoa, 8 txapel (8)
4. Araba, 2 txapel (5)
5. Iparralde, 2 txapel (3)
6. Errioxa, txapel 1 (3)
TRINKETA
1. Iparralde, 7 txapel (5 bider txapeldunorde)
2. Nafarroa, 5 txapel (9)
3. Gipuzkoa, 3 txapel (1)
4. Bizkaia, 2 txapel (2)
5. Araba eta Errioxa, txapelik ez (0)
Finalen emaitzak: Hemen.
bacalaos santymar hondarribia bidasoa 18
egia kopidin 30
bacalaos santymar hondarribia bidasoa
egia kopidin
levante las planas f.c.
barcelona f.c.
sevilla f.c. s.a.d.
real c.d.mallorca s.a.d.
cartagena c.f.
real oviedo s.a.d.
mondragon unibersitatea 72
getxo sbt 106