Kirolak.net

 

Hemen zaude::

  1. Hasiera
  2. Berriak
  3. Berrien xehetasunak

Euskal Pilota Emakumezkoen eskuz banaka lau t´erdiko Gipuzkoako Txapelketa, estreinakoz

Asteazkena, 2019.eko Maiatzak 8

Asteburuan hasiko da txapelketaren lehendabiziko edizioa; 4 pilotari ariko dira 1. mailan eta 6 2. mailan; ekainaren 23ko jardunaldian izango dira ikusgai finalak

Lehendabiziko aldiz, emakumezko pilotariek ere eskuz banaka lau terdiko Gipuzkoako Txapelketa jokatzeko aukera izango dute. Gizonezkoen lehia martxan da dagoeneko, eta emakumezkoena asteburu honetan bertan (2019-05-12) hasiko da.

Nagusien kategorian, 1. eta 2. mailan lehiatuko dira. 4 pilotarik eman du izena 1. mailan, eta 6 2.ean. Hain zuzen ere, hauexek dira parte-hartzaileak:

1. MAILA
ARRIETA (Plaza Emakumeak)
ARRILLAGA (Su-Berri)
BERGARA (Bergara)
LARRARTE (Su-Berri)

2. MAILA
AGIRRE (Zestoa)
MENDIZABAL (Gazteleku)
ORBEGOZO (Plaza Emakumeak)
TOLOSA (Intxurre)
URIARTE (Aloña Mendi)
USANDIZAGA (Aloña Mendi)

Lehenik, itzuli bateko ligaxka jokatuko dute guztiek, maiatzaren 12ko jardunaldian hasi eta ekainaren 9kora bitarte. Partidak etxean eta kanpoan izango dituzte.

Ligaxka amaituta, bigarren eta azken fasea jokatuko dute, kanporaketena. Lehendabiziko sailkatuak finalerako zuzeneko txartela eskuratuko du, eta 2. eta 3. sailkatutako pilotariek finalerdia jokatu beharko dute. Hain zuzen ere, ekainaren 16ko asteburuan izango da ikusgai finalerdia. Eta finala ekainaren 23ko jardunaldian izango da, oraindik erabakitzeko dagoen egoitzan.

Estatuko ligak

Gipuzkoako taldeak !!
 Nazioarteko eta Estatu Mailako Lehiaketak

  • Futbola
    2019/05/26

    jumilla f.c.

    real union club

  • Saskibaloia
    2019/05/26

    delteco gbc

    real madrid

  • Futbola
    2019/05/19

    espanyol de barcelona r.c.d. 2

    real sociedad de f. s.a.d. 0

  • Eskubaloia
    2019/05/19

    amenabar zke 32

    agustinos alicante 29

  • Futbola
    2019/05/19

    izarra c.d. 1

    real sociedad de f. s.a.d. "b" 0

  • Futbola
    2019/05/19

    eibar s.a.d. 2

    barcelona f.c. 2

Emaitza gehiago

Lotura interesgarriak

Argazki galeria

Argazki galeria
AFEDEGIren logotipoa