Kirolak.net

 

Hemen zaude::

  1. Hasiera
  2. Berriak
  3. Berrien xehetasunak

Euskal Pilota Herriartekoan, eskuz finalerdietara sailkatzea jokoan, zestaz ligaxka amaitzear, gomaz finalerdietan

Asteazkena, 2019.eko Ekainak 5

Ekainaren 23ko jardunaldian jokatuko dituzte zesta-puntako zein gomazko paletako finalak, eta eskukoa ekainaren 29an izango da

Palako txapelketaren finalaz gain, egongo da zer ikusirik asteburuan Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan.

Eskuz, esaterako, finalerdietara sailkatzea izango dute jokoan Altzok, Azkoitiak, Azpeitiak, Hernanik, Astigarragak, Zestoak, Ataunek eta Tolosak; final-laurdenen itzulerako jaialdiak jokatuko baitituzte jardunaldi honetan.

Zesta-puntaz, bestetik, amaitzear da ligaxka, eta 5. eta azkenaurreko jardunaldia jokatuko dute Mutrikuk, Hondarribiak, Zumaiak eta Donostiak.

Gomazko paletaz, azkenik, finalerdiei ekingo diete Hernanik, Azkoitiak, Usurbilek eta Tolosak.

Hauxe da, hain zuzen ere, jardunaldi honetarako kartelera:

EKAINAK 6, OSTEGUNA


- 18:30, Hernani-Udalekoa: HERNANI / AZKOITIA (gomazko paleta)

- 21:00, Aginaga-Udalekoa: USURBIL / TOLOSA (gomazko paleta)



EKAINAK 7, OSTIRALA


- 19:30, Hernani-Udalekoa: HERNANI / AZPEITIA (eskua)

- 22:00, Azkoitia-Gurea: AZKOITIA / ALTZO (eskua)



EKAINAK 8, LARUNBATA


- 18:15, Zestoa-Gurutzeaga: ZESTOA / ASTIGARRAGA (eskua)

- 19:30, Tolosa-Beotibar: TOLOSA / ATAUN (eskua)



EKAINAK 9, IGANDEA


- 10:00, Mutriku-Miruaitz: MUTRIKU / HONDARRIBIA (zesta-punta)

- 11:00, Zumaia-Aitzuri: ZUMAIA / DONOSTIA (zesta-punta)

Lotura interesgarriak

Argazki galeria

Argazki galeria
AFEDEGIren logotipoa