Asteazkena, 2018.eko Uztailak 11
Txapelketak larunbatean, uztailak 14, jarraituko du URDULIZko elizaren ondoan, arratsaldeko 18:00retatik aurrera.
Bertan, 560 kiloko bigarren jardunaldia jokatuko da, lehena Erandio Goikoako San Kristobal auzoan egin zen aurreko larunbatean eta ondoko puntuaketak lortu zituzten zazpi talde parte-hartzaileak:
Gohierri A 6,5pt
Gaztedi A 6,5pt
Gaztedi B 4,5pt
Akelarre 4,5pt
Getxo 3pt
Gohierri B 2pt
Gaztedi C 1pt
EMAKUMEZKOEN Euskadiko SEGA Txapelketa:
Igandean txapelketaren bigarren eta azken jardunaldia jokatuko da:
Eguna:....... UZTAILAK 15, igandea
Tokia:........ KORTEZUBI (Bi) – OMA auzoan
Ordua:....... 12:00
Berriz ere, hiru parte-hartzaileak 20 minututan ahalik eta belar kilo gehien mozten saiatuko dira.
Txapela nork etxeratuko duen jakiteko, Zizurkilgo lehen jardunaldian ebakitako belar kiloei, Kortezubikoak gehituko zaizkie.
Zizurkilgo emaitzak:
Alatzne Etxaburua (Gi) 575,5 kilo
Alaitz Imaz (Gi) 542,5 kilo
Eli Txertudi (Bi) 344,5 kilo
barcelona f.c.
madrid cff
racing club el ferrol
mirandes c.d.
zast 2009
aldapeta maria ikastetxea
barcelona f.c.
valencia c.f. s.a.d.
ostadar s.k.t -b-
saskiaxular
valencia feminas 3
real sociedad de f. s.a.d. 0