Asteazkena, 2015.eko Maiatzak 27
Nahiz eta eguraldia ez genuen gure alde izan, gainontzeko faktore guztiek asteburu ezin hobea osatu zuten.
Lauko prioritate sistemaren ezarpenak berrikuntza eta eraberritze puntua ekarri dio gure zirkuitoari, surflarien iritzia bateratua, herramienta ikaragarri positiboa.
Konpetitzeko estrategiak goitik behera aldatzen dituen sistema honek, gure surflarien oniritzia jaso zuen eta inolako dudarik gabe, espektakuloaren onerako izan da.
Prioritateaz gosatzen duzun olatua zurea dela jakiteak eta inork gehiagok surfeatuko edo lehiatuko dizunaren zihurtasunak, norberaren surfeatzeko gaitasunetan zentratzen du arreta, posizio zein olatuaren borrokan lehenago gaztatzen zen energía guzti hori, alde batera utziaz.
Hiru laurdeneko olatuetan ikusitakoak, gauza on eta ugari utzi zizkigun asteburu guztian zehar.
Izen propioetan zentratuz, lehendabizi goraipatuko nitukeenak gure neskak izan ziren. Mutilen Open kategorian izena eman zutenak asko izan ziren eta txanda bat baino gehiago gainditzea lortu zutenak bi, Garazi Sanchez eta Leticia Canales.
Gazteen artetik berriz beste bi izen, Alex Iriondo eta Ethan Egiguren, gazteak badatoz eta finaleraino sailkatzea lortu zuten bi hauen surfa goraipatzekoa da.
Ethanek orainarte EHSFko historian ikusitako air reverse onena gauzatzeko kapasa izan zen eta Alexek barruan daraman klasea kanporatzea lortu zuen, aurpegira goi mailako giro bortitzak eginez.
Eneko Acerorena ez dakit nola deskribatu, 40 urtekin Enekoren nibelean ibiltzea ez da erreza, ez dago askoren eskutan.
Bigarren postuan sailkatu zen eta txandaz-txandaz, olatuz-olatu erakutsi azken 20 urtetan erakutsitako surfa ez duela galdu eta harrigarria badirudi ere, ardo onen antzera, urteak pasa ahala hobera doala. Bejon daizula Eneko.
Eta azkenik txapeldunaz hitzegiteko momentua.
Andy Criere lehendabizikoz apuntatu zen Euskal Zirkuitora eta emaitza ikusita, gehiagotan ikusiko dugula apostu egingo nuke.
Iparraldeko goofy fina ezin hobeto moldatu zen Zurriolako olatuetara eta Europa mailan punta puntan dabilen surflari honen kalitatea argi gelditu zen hasieratik.
Errepertorio anitza hankazpian, kalitatezko detaile ugari utzi zituen eta puntuaketa altuak atera txanda guztietan.
Aurpegi berriek eta maila handiko surflariek, Euskal Zirkuitoa erakargarri bilakatu dute eta honek goi mailako surflarien harreta piztu du.
Andy Criere, Eneko Acero, Ethan Egiguren, Alex Iriondo, Odei Collazo, Indar Unanue, Miguel Betegon, Norman Landa, Imanol Yeregi, Natxo Gonzalez, Ander Mendiguren... la cream de la cream etxean daukagu.
Zorionak Andyri eta eskerrak gainontzeko guztiei emandako espektakuloagatik, hurrengo zita uztailean Zarautzko uretan, han beste kontu batzuk izango dira baina interesgarriak seguro!
Olatu onak izan ordurarte...
Mikel Zalakain
vitoria c.d. 2
beasain s.d. 0
eibar s.a.d. b
bizkerre f.t. b
tolosa c.f.
arratia
indupime basauri
mek eibar eskubaloia
ereintza bitek
c.b. san adrian
bm romo broker kirol
amenabar zarautz zke