Astelehena, 2016.eko Abuztuak 22
Bost urtez Valladolid, Canarias eta Fuenlabradan artean aritu ondoren, jokalari nafarra Gipuzkoa Basketera itzultzen da.
Ricardo Uriz Ancizu iruñeako antolatzailea (Iruña, 1980) RETAbet.es Gipuzkoa Basketek 2016-17 denboraldian izango duen antolatzailea izango da Andres Ricorekin batera. 2004ean heldu zen Uriz Donostiara, LEB2an jokatzera, eta sei denboraldi eta erdiren ondoren Valladolidera joan zen. Bost urtez hiru taldeetan aritu ondoren 36 urterekin itzultzen da Gipuzkoa Basketen bigarren etapa burutzera.
Ia zazpi denboraldiz aritu zen Uriz Gipuzkoa Basketeko elastikoarekin, eta bertan maila handia erakutsi zuen. Denbora horretan, taldea bigarren LEBetik ACBra igo, eta taldea bertan mantenduz irten zen klubetik. Bere lanari esker, zaleen maitasuna lortu zuen, eta taldean izan zuen ibilbideari esker, eman zion Klubak zilarrezko intsignia.
Horrenbestez, RETAbet.es Gipuzkoa Basketek 2016-17 denboraldiko antolatzaile postuan jada bi jokalari ditu. Bata esperientzi handikoa, taldeari oreka hania emango diona, hau da Ricardo Uriz, eta bestalde, Andres Rico, proiekzio handiko jokalari gaztea. Biak izango dira, oraingoz, Porfi Fisacek izango dituen bi antolatzaileak.
Ricardo oso pozik agertu da klubera itzuliko delako, berezia da ia zazpi urtez nire etxea izan zenera itzultzea, azaldu du nafarrak. Gainera, kontratua sinatzerakoan, nire lehen helburua, hiria eta probintzia berriz ere saskibaloira, eta GBCra berriz itzul daitezen. Berriz ere zaleengan ostirala heltzearen ilusio hori berpiztu nahi dut, partida egunerako ilusioa, azpimarratu du.
bacalaos santymar hondarribia bidasoa 18
egia kopidin 30
bacalaos santymar hondarribia bidasoa
egia kopidin
cartagena c.f.
real oviedo s.a.d.
sevilla f.c. s.a.d.
real c.d.mallorca s.a.d.
levante las planas f.c.
barcelona f.c.
mondragon unibersitatea 72
getxo sbt 106