Kirolak.net

 

Hemen zaude::

  1. Hasiera
  2. Berriak
  3. Berrien xehetasunak

Saskibaloia DANNY AGBELESE GBC-RA DATOR BERRIRO

Asteazkena, 2017.eko Abuztuak 9

Nigeriako pasaportea duen Danny Agbelese (1990) pibot amerikarra Gipuzkoa Basketera itzultzen da, 15-16 denboraldian jokatu zuen taldera.

Agbelese 2015eko abenduan iritsi zen GBCra taldearen barneko jokoa sendotzeko denboraldi zail batean 23 partidu jokatzen. Horietan 4.2 puntu eta 4.4 errebote lortu zituen 6.7ko balorazioa eginez.

2.06 metrotako pibota, ikaratzailea, bere gorputz atletikoari esker defentsan aktibitate handikoa, kantxan korrika egiteko eta saskiaren gainetik jokatzeko gaitasuna du. Agbeleserekin ikuskizuna segurtatua dago, Donostiako bere lehenengo garaian erakutsi zuen bezala. Bere txapelekin (ligako bigarren txapeltzaile maximoa) eta mateekin (1 partidu bakoitzeko), zalegoaren maitasuna irabazi zuen jokalariak.

Donostian egon ondoren, pibota Italiako ligaren New Basket Brindisi taldearen koloreak janzten hasi zuen joan den denboraldia, eta aurtengo martxoan Frantziako EB Pau Orthez taldera iristen.

Modu honetan, Agbelese ilusio handiarekin Endesa Ligan debuta egiteko aukera eman zion taldera itzultzen da denboraldi honetan, eta biok batera hazten jarraitzeko lan egiten jarraituko dute.

Lotura interesgarriak

Argazki galeria

Argazki galeria
AFEDEGIren logotipoa