Kirolak.net

 

Hemen zaude::

  1. Hasiera
  2. Berriak
  3. Berrien xehetasunak

Piraguismoa Oscar Chalupskik, 12 aldiz munduko surfski txapeldun izandakoak, Getaria – Donostia zeharkaldian parte hartuko du igande honetan.

Osteguna, 2018.eko Abuztuak 9

Igande honetan, Fortuna K.E -ak antolatutako Getaria – Donostia zeharkaldiaren 41. edizioa ospatuko da. Itsaso garbian jokatzen den proba oso zorrotza bat da, 9 itsas-milia (16 km gutxigorabehera) ditu , itsasoaren egoerak baldintzatuta. 2 modalitatetan banatzen da, tradizionala eta sprinterra.

Ordutegiak:

8:00h Piraguen karga Zubieta kalean (Fortuna K.E.ko egoitza) Donostia

8:30h Autobusaren irteera Getariarantza. Zubieta kalea, Donostia.

9:15h Orioko SUP gurdiaren irteera.

9:15h Dortsal banaketa eta ontziratze kontrola. Getariako arranplan.

10:00h Tradizionalen irteera neutralizatua eta SUP-en irteera. Getariako portuko bokalea.

10:30h Orioko SUP irteera. Hondartzatik.

10:40h Sprinter biplazen irteera Getariako bokalean eta Tradizionalen irteera Orio pareko kontroletik.

10:42h Sprinter monoplazen irteera Getariako bokaletik.

Aparkalekua: Furgoneta eta gurdiak Pio Baroja kiroldegian aparkatu daitezke.

Lotura interesgarriak

Argazki galeria

Argazki galeria
AFEDEGIren logotipoa