Asteartea, 2015.eko Azaroak 24
Elisha Rotich eta Josphat Kipngetich bere herrikideak diren Kiprono Maiyo-ri eta Kennedy Lagat-i gehituko zaizkie garaipena eta probaren errekorra lortzeko lehian
BMW Lurauto 38. Donostiako Maratoia EDP-ko antolakuntzak lanean darrai hurrengo igandeko proba nagusia ahalik eta erakargarrien izan dadila saiatzeko eta ikuskizuna haunditzera lagunduko duten beste bi kenyar atleten parte-hartzea ixtea lortu berri du. Horrela, Elisha Kipchirchir Rotich eta Josphat Kipngetich-en agerpena baieztatu daiteke irteera arkupean, bere herrikideak diren Kiprono Maiyo-ri eta Kennedy Lagat-i gehituko zaizkien bi atletak, garaipena lortu eta probaren errekorra, Timothy Cherigat-ek 2002-an lortu zuen 2:09’34’’-a, hausteko lehia horretan maratoilari afrikarren laukote boteretsu bat osatzeko. Gehitutako bi atleta berriei buruz, Elisha Rotich 24 urteko korrikalari bat da eta Maratoi-Erdian 1:01’41’’ eta Maratoian 2:15’18’’ eskuratu ditu dagoeneko; Josphat Kipngetich, aldiz, maratoilari beteranoagoa da, 28 urtekoa, baina dagoeneko Maratoian 2:15’-ko muga gainditzea lortu du.
Kontutan izan behar da atleta afrikar hauek gaur arte lortu dituzten zenbait marka, Maiyo-ren 1:05’-ak Maratoi-Erdian edo Kipngetich eta Rotich-en denborak Maratoian, adibidez, bere herrialdeko erdialdeko eskualdean lortu dituztela, han itsasoarekiko 2.000 metrotik gorako altueran dagoen goi-lautada erraldoi batean entrenatu eta korrika egiteko ohitura dutelarik. Adituek kalkulatzen dutenez, denbora horiek minutu batean murriztu daitezke Maratoi-Erdiaren kasuan, eta bi minututan Maratoiaren kasuan, korrikalari hauek altuera askosez gutxiagoko antzeslekuetan lehiatzen dutenean, Donostiako probaren kasuan, gainera, itsasoaren parean dagoela eta ibilbide osoan zehar 10 metro baino gutxiago igo behar direla kontutan izanda, nabarmendu daitekeen joera. Horrela izatea espero dugu.
Kilate askotako bi erbi
Oso argi daukagu benetan zaila izango dela duela 13 urte lortu zen errekor hori haustea, baina gogoratu nahi dugu lau kenyar atleta horiek itzal handiko bi erbien laguntza ezin hobea izango dutela hurrengo igandean. Rafa Iglesias-ek erritmo oso bortitza ezarriko du hasieratik bere Maratoi-Erdiko garaipena lortzeko lehian, eta iazko Maratoiko irabazle handia izendatu zen Pedro Nimo-k abiadura hori 28. kilometroa arte luzatuko du saiatzen behintzat laguntzeko.
bacalaos santymar hondarribia bidasoa 18
egia kopidin 30
levante las planas f.c.
barcelona f.c.
bacalaos santymar hondarribia bidasoa
egia kopidin
cartagena c.f.
real oviedo s.a.d.
sevilla f.c. s.a.d.
real c.d.mallorca s.a.d.
mondragon unibersitatea 72
getxo sbt 106