Igandea, 2015.eko Azaroak 29
Hiru keniatarren arteko Maratoi batean arituta zen bakarrak proba menderatu du eta bere herrikideak garaitu ditu bere marka minutu 1 eta 22 segundotan hobetuz
Matea Matosevic kroaziarrak emakumezkoen lasterketa aise irabazi du baita ere, baina Joko Olinpikoetan egoteko behar zuen denboratik nahiko urrun gelditu da
Elisha Kipchirchir Rotich, BMW Lurauto 38. Donostiako Maratoia EDP-an parte hartu duten hiru kenyar atleten artean Maratoi batean arituta zen bakarrak, esperientzia horri etekin handia atera eta bere herrikideak diren Lagat eta Maiyo garaitu ditu, bere marka minutu 1 eta 22 segundotan hobetzea lortu duelarik. Aurreko egunetan esan egin zuen oso momentu onean aurkitzen zuela bere burua eta distantzia honetan bere bigarren froga egiteko une aproposa zela; eta, egia esan, guztiz asmatu du, hiru afrikar hauen artean gogotsuena izan da hasieratik eta ez du areriorik izan lasterketa erditik aurrera, nahiz eta 2:15’36’’-eko denbora diskretua egin duen. Oso pozik bukatu du, hori bai, eta jendearen babes osoa eskertu nahi izan du: “Maite nindutela sentitu dut”, azaldu du.
Ez Pedro Nimok, ez Rafa Iglesiasek, inork ez du aurreikusi ahal zitekeen hiru afrikarren erakusketa gelditu ahal izan proba nagusian. Galiziarrak erretiratzeko erabaki zaila hartu behar izan du 9. kilometroan, arazo fisikoak medio, eta salamancar atleta saiatu egin da, baina berak gero argitu duen bezala, ezin izan du: “Kenyarrak urduri jarri dira eta aurrera jo dute”. Izan ere, Rotich-en garaipen grina hain handia zen, Maratoi-Erdiko lasterkari baten bila atera dela lasterketa buruko taldetik. Erbi lana egiten ari zen, edo egin nahi zuen, Iglesiasek azaldu dio zer gertatzen zen eta talde osoa berriz elkartu du, baina gutxi geroago, afrikarrak berriz ere erasoa bota dute. Podium-a dagoeneko argi zegoela, Rotich-ek aise garaitu ditu Lagat (2:18’28’’) eta Maiyo (2:18’46’’) debutariak.
Jokoak itxoin beharko dute
Emakumezkoen lasterketan ere ez da berdintasunik ikusi. Nahiz eta hasiera batean Karina Cordoba atleta argentinarra aurrean jarri den, Matosevic oso hurbil zuela, hori bai, kroaziarrak gero eta hobeago aurkitu du bere burua, hura gainditu eta Aurrera jo du, garaipenaren bila. Europearra ez da batere lasaitu nahiz eta areriorik ez zeukan, baina 2:45’25’’-ko denbora besterik ez du lortu, bere markarik onena baino minutu erdi gehiago eta Rio de Janeiroko Joko Olinpikoetan egoteko bilatzen zuen eta behar zuen 2:42’00’’-etik nahiko urrun, egia esan. Hannah Oldroyd (2:54’47’’) izan da bigarrena eta benetan estutu behar izan du bukaeran, Gipuzkoako txapeldun disdiratsu izendatu den Nere Arregi (2:54’52’’) arrasatearra bestela ez bait zuen atzean utziko.
SAILKAPENAK HEMEN SAKATU.
ARGAZKIAK PINCHA AQUI.
bacalaos santymar hondarribia bidasoa 18
egia kopidin 30
bacalaos santymar hondarribia bidasoa
egia kopidin
levante las planas f.c.
barcelona f.c.
sevilla f.c. s.a.d.
real c.d.mallorca s.a.d.
cartagena c.f.
real oviedo s.a.d.
tarazona bm 37
ilcapo hondarribia bidasoa 32