Osteguna, 2016.eko Maiatzak 26
Markel 4 urte betetzear zegoela minbiziak jota hil zen haur txiki bat zen.
Nahiz eta minbiziaren aurkako borroka galdu, guztiontzako Txapelduna da, borroka horretan dabilen haur guztiak bezalaxe.
Ume txiki hau betirako joan zitzaigun arren, gure bihotzetan jarraitzen du eta Ekainaren 5ean, Altzan Markel eta haur minbizidun guztientzat omenaldia egingo da.
Heldu eta haurrentzako lasterketa egingo dira, baita jolasak, tailerrak eta puzgarriak ere.
Ongintzako ekitaldia izango da, helburua super heroi honi omenaldia egitea izango da eta haur minbizia ikusgai egitea. Biltzen dena ASPANOGI elkarteari emango zaio, Gipuzkoako haur minbizidunen guraso elkartea, alegia.
Helduen izen-ematea www.herrikrosa.eus bidez izango da 6,5€tan, bertan Mikel Kolinok eta Markelen gurasoak diseinatutako kamiseta barne sartzen delarik. Interneten bidez egin nahi ez dutenak joan daitezke apuntatzera U51pro Etxaide kaleko 3 zenbakiko dendara, Donostian edo Maskotalia Altzako dendara (Harriberri kalea, 11).
Bi leku hauetan daude eskuragarri kamisetak edo erosoago egiteko eska ditzakezu gure mugikorretan (HH5 gelako Oierren gurasoak).
Jose: 687909365
Naiara: 652760337
Gizonezko kamiseta: M, L, XL, XXL (8€)
Emakumezko kamiseta: S, M, L, XL (8€)
Haurrezko kamiseta: 2/3, 4, 8, 12 (6€)
Haurren inskripzioa doakoa izango da eta egun berean izena eman beharko dute lasterketaren gunean, bukatzean domina bat emango zaie.
Lasterketak bukatu eta gero Real Sociedad eta Real madrileko jokalariek sinatutako kamiseten zozketa izango da, hau ere ASPANOGIren onura.
Denok batera txikiekin egun polit batez disfrutatuko dugu, eta irribarrea galtzen ez duten txiki hauei lagunduko diegu.
AUPA MARKEL TXAPELDUN!!!
racing club el ferrol
mirandes c.d.
zast 2009
aldapeta maria ikastetxea
barcelona f.c.
madrid cff
barcelona f.c.
valencia c.f. s.a.d.
ostadar s.k.t -b-
saskiaxular
tolosa c.f. 0
arratia 3