Astelehena, 2016.eko Ekainak 27
Aste honetan zehar jokatutako eta gaur bukatuako Espainiako infantil mailako txapelketan gure taldekide bik Euskadiko taldearekin jokatu dute.
Euskadiko taldea, Patxi Moreno eta Ander Tafall (Hondarribia-Marlaxka), Imanol Toledo (Leioa Altzaga), Estibaliz Apellaniz (Gros Xake taldea), Mencia Montes (Conteneo Haitzak ) eta Aiala Manzano ( Sestao Naturgas) taldekideekin, lan txukuna egin du eta hasierako zerrendako 11. postutik abiatu arren, merituzko 7. postua lortu dute. Horrela Catalunia, Aragoi, Asturias, Galizia eta y MI Mikel Huerga kapitain duen Nafarroaren aurretik amaitzea lortu dute.
Txapelketan garaipena hasieratik faboritoa zen Madril lortu du, Andaluziako eta Kanariako taldeen aurretik.