Igandea, 2018.eko Apirilak 8
Atzo Eibarren amaitutako Euskadiko Xake Kadete mailako banako txapelketan Hondarribiko Marlaxka klubeko bi ordezkariek (Ander Tafall eta Patxi Moreno irundarrak) lan oso txukuna burutu ondoren, azkeneko txandan elkarren aurka aritu behar izan zuten biek txapelketa irabazteko aukerarekin. Patxi Morenok partida irabazi eta txapelketa lortu zuen. Ander Tafallek 8. postuan amaitu zuen txapelketa.
Beste Gipuzkoarrek ere oso txukun aritu ziren, horien artean aipagarrienak ondorengoak izan ziren: Jose Luis Muñozek Jubenilean azpitxapelduna eta Josu Manterola Kadetean hirugarrena.