Asteartea, 2015.eko Maiatzak 19
Asteburu honetan OBB sofbol taldeak Balentziara bidaiatu zuen Liga Nazionaleko azken fasseko fase bigarren jardunaldia jokatzeko asmoz; bertan, Antorcha taldearen aurka neurtu zituen bere indarrak.
Lehenengo partidan, bi taldean nahiko maila parekatua erakutsi zuten. Yusmeri Pacheco jaurtitzailearen lan paregabeari esker eta taldearen defentsari esker, talde oriotarra markagailuan aurreratu zen. Gipuzkoarrak 4. sarrerararte ez zuten karrerarik lortu baina behin lehenengo puntua lortu zutenean, partiduaren erritmoa hautsi zuten. Jarraian talde horiak beste karrera bat lortu zuen, markagailuak 2 puntuko aldea lortuz baina etxeko taldeak ez zuen amore eman eta gogor estutu zituzten euskaldunak. Ala ere, valentziarren ahalegina bertan behera gelditu zen, ez baitzuten oriotarrak gailentzea lortu; lehenengo partida 2-1 eko emaitzarekin amaitu zen euskaldunen alde.
Bigarren partidan ere, oriotarrak gogor hasi ziren lanean, lehenengo sarreran 4 karrera sartuz. Ala ere, etxeko taldea gogor ekin zien eta erasoan izan zituzten aukerak aprobetxatuz 6 karrera sartu zituzten. Pixkanaka etxeko taldea markagailuan aldentzen joan zen, ala ere, Orioko neskek hortzak erakutsiz jarraitu zuten aurrera eta markagailuan berriz ere hurbildu ziren arren, izandako zorte txarraren ondorioz eta valentziarren eraso konstantearen ondorioz, partida 11-6 ean amaitu zen valentziarren alde. Aipatzekoa da Ainara Larraxak pitxeoan eginiko lana, baita Diamela Puentes, Meritxell Muñio eta Silvia Barrigak erasoan eginikoa ere; bakoitzak 2 hit eman zituelarik.
Hurrengo igandean, OBB-Atletico San Sebastian derbia jokatuko da Donostian.
levante las planas f.c.
barcelona f.c.
bacalaos santymar hondarribia bidasoa 18
egia kopidin 30
bacalaos santymar hondarribia bidasoa
egia kopidin
cartagena c.f.
real oviedo s.a.d.
sevilla f.c. s.a.d.
real c.d.mallorca s.a.d.
mondragon unibersitatea 72
getxo sbt 106