Kirolak.net

 

Hemen zaude::

  1. Hasiera
  2. Berriak
  3. Berrien xehetasunak

VII. Basoko 3D Arkutiraketako San Migel Saria

Astelehena, 2015.eko Abuztuak 31

Txantxiku Arkulariak taldeak antolatua.
Eguna: Irailak 20
Lekua: Zozopase inguruan (Arantzazu)
Lehiaketa: 20 jaurtiketa guneko bi ibilbide. Lehenengo ibilbidea bi Ligetarako puntuagarria izango da, eta gipuzkoar ligako araudia aplikatuko da. Bigarren ibilbidea San Migel Sarirako puntuagarria izango da, eta diana bakoitzera gezi bakarra jaurtiko da.
Mailak: Long­Bow (ARE), Instintiboa(ARI), Biluzia (ADE), Mekanikoa(AME) eta Librea (ALI).
Kategoriak: Gizonezko eta Emakumezkoak. Senior eta ikasleak
Ordutegia:
Beroketa eta materiala berrikusi: 08:30
Lehenengo ibilbidearen hasiera: 09:00 (Puntualitatea errespetatuko da) Hau bukatzean indarrak berritzeko aukera egongo da
Bigarrren ibilbidearen hasiera: 13:00 Hamaiketakoa
Izen ematea:
Irailaren 16an 20:00etan bukatuko da, ondorengo formularioaren bitartez bakarrik egin ahal dena:

https://docs.google.com/forms/d/1zcsM9IUJ4DzoPFKBT­jn1oU8LoOr5qtzKWvUB5DqTxs/viewfor m?usp=send_form

Zenbatekoa: 15€. Eskola kiroleko guztiek 8€
Kontu zenbaki hauetako baten sartu dirua, nork sartzen duen dirua ondo azalduz, eta e­mail bitartez ziurtagiria txantxikuarkulariak@gmail.com helbidera bidali:

KUTXABANK:
2095 5057 401063444201
LABORAL KUTXA:
3035 0005 39 0050032389

OHARRAK:
Izena banaka edo nork bere klubaren bitartez eman daiteke. Jaurtitzaile kopurua gehiegizkoa balitz, izen­ematearen hurrenkera eta ligako aurreko jardunaldietan parte hartu izana hartuko da kontuan (Gehienezko edukiera 100). Ezinbestekoa izango da federazioaren lizentzia aurkeztea, epaileek hala eskatzen badute.

EGUN HORI BAINO GEROAGO EDO ORDAINAGIRIRIK GABE IRISTEN DIREN IZEN EMATEAK EZ DIRA ONARTUKO.

Ahal den heinean kotxeak partekatzea gomendatzen da, Aizkorri­Aratz parke naturalaren barruan ospatuko baita saria.
Kontaktu telefonoa: 670654359 (Gorka)

Lotura interesgarriak

Argazki galeria

Argazki galeria
AFEDEGIren logotipoa