Asteazkena, 2019.eko Apirilak 17
Junior mailako Txirrindularitzako Gipuzkoako Selekzioak Frantziako Koparako puntuagarri izango den lehen proban parte hartuko du apirilaren 20 eta 21 bitartean, Prestige Junior – Tour de Val de Saone lasterketan hain zuzen ere.
Larunbat arratsaldean 111,8 kilometroko etapa izango dute Saint Apollinaire eta Selongey artean. Igandean berriz sektore bikoitza egin beharko dute, goizean Lamarche sur Saône eta Pantailler sur Saône arteko 13,5km-ko erlojupekoarekin hasiz eta arratsaldean Renevé-tik Auxonne-ra bitarteko 82,7km-ko etapa lastertuz. Azken etapa honetan bi harbide zeharkatu beharko dituzte txirrindulariek, 500m igurukoak.
Unai Cueva (Aloñamendi-ULMA), Haritz Chico eta Alex Diaz (GoierriKE-Bellota), Iñaki Diaz (Limusin Kartoiak-Oriako), Iñigo Eizagirre (Zarauztarra), Ibai Rodriguez (Donostiberri) eta Alex Uranga (Atracciones Sanz EPI kristaldegia-Lagun Onak) izan dira Gorka Agirre hautatzaileak deituriko txirrindulariak, eta expedizioa Mikel Fernandez eta Dani Iglesiasek osatuko dute laguntzaile bezala.
levante las planas f.c.
barcelona f.c.
bacalaos santymar hondarribia bidasoa 18
egia kopidin 30
bacalaos santymar hondarribia bidasoa
egia kopidin
cartagena c.f.
real oviedo s.a.d.
sevilla f.c. s.a.d.
real c.d.mallorca s.a.d.
mondragon unibersitatea 72
getxo sbt 106