Kirolak.net

 

Hemen zaude::

  1. Hasiera
  2. Berriak
  3. Berrien xehetasunak

Txirrindularitza Gipuzkoako Selekzioak UCI mailako Tour de Gironde lasterketan parte hartuko du.

Astelehena, 2019.eko Maiatzak 13

Junior mailako Txirrindularitzako Gipuzkoako Selekzioak hurrengo asteburuan Bordel inguruetan lastertuko den Tour de Gironde-n (UCI MJ 1.2) parte hartuko du.
Larunbat goizean, maiatzak 18, izango dute lehen saioa, Périssac-en hasi eta amaituko den 7,4km-ko banakako erlojupekoa hain zuzen ere. 9:00etan izango da lehen txirrindulariaren irteera ordua. Erlojupekoaren ondoren taldeen aurkezpena egingo da, eta arratsaldeko 15:00etan berriro bizikletara igo beharko dira Périssac eta Cenon arteko 92,8km-ak egiteko. Itzulia igandean, maiatzak 19, amaituko da Landiras eta Villenave d’Ornon arteko 114,5km-ekin eta irteera ordua 13:00etan izango dute txirrindulariek.
Ander Blazquez (Aloña Mendi-ULMA), Xabier Isasa eta Alex Diaz (GoierriKE-Bellota), Telmo Semperena (Donosti Berri) eta Asier Pozo (Bazpi) izan dira Gorka Agirre hautatzaileak deituriko txirrindulariak, eta expedizioa Iñigo Larrañaga eta Dani Iglesiasek osatuko dute.

Lotura interesgarriak

Argazki galeria

Argazki galeria
AFEDEGIren logotipoa