Asteartea, 2015.eko Abuztuak 25
52. edizioa da aurtengoa; txapelketa honek emango dio hasiera 2015-16 denboraldiari
Asteburuan hasiko da Enrique Abril Errebote Txapelketa. 52. edizioa izango da aurtengoa. Txapelketa honek emango dio hasiera, hain zuzen ere, 2015-16 denboraldiko lehiaketa ofizialen egutegiari.
Euskal Herriko zortzi taldek hartuko dute parte. Horietatik lau dira Gipuzkoakoak: Behar Zana (Villabona), Txost (Oiartzun; bi talde izango ditu txapelketan) eta Zubieta (Zubieta). Beste hiru Lapurdikoak: Endaiarrak (Hendaia), Luzean (Donibane Lohizune) eta Noizbait (Hazparne). Eta bat Nafarroa Beherekoa: Zaharrer Segi (Baigorri).
Txapelketa bi fasetan antolatu da. 1. fasean, parte-hartzaileek, bi multzotan banaturik, itzuli bateko ligaxka jokatuko dute denek denen aurka. Partida guztiak Oiartzungo, Villabonako eta Zubietako plazetan izango dira.
A multzoan ariko dira Luzean, Endaiarrak, Txost 2 eta Behar Zana.
B multzoan, berriz, Zaharrer Segi, Noizbait, Txost 1 eta Zubieta.
2. fasean, bi finalerdi jokatuko dituzte, 1. faseko multzo bakoitzeko ligaxkan aurreneko bi postuetan sailkatutako taldeak gurutzatuz (A1 vs B2 eta B1 vs A2). Finala Zubietako plazan jokatuko da.
Txapelketari hasiera emango dion partida igandean, abuztuak 30, izango da ikusgai, 11:00etan, Villabonako Errebote plazan. Endaiarrak eta Luzean izango dira aurrez aurre bertan.
Egutegi osoaren berri jakin nahi izanez gero, Lehiaketa-Federatua-Enrique Abril atalera jo daiteke. Baita astero-astero txapelketaren jarraipena egin Kartelera atalean ere.
bacalaos santymar hondarribia bidasoa 18
egia kopidin 30
levante las planas f.c.
barcelona f.c.
bacalaos santymar hondarribia bidasoa
egia kopidin
cartagena c.f.
real oviedo s.a.d.
sevilla f.c. s.a.d.
real c.d.mallorca s.a.d.
mondragon unibersitatea 72
getxo sbt 106