Astelehena, 2016.eko Abuztuak 22
Agenda zabala prestatu dute Zumaiako Triatloia Taldekoek datorren irailaren 3rako. Aurreko berrietan aipatu bezala eguneko plater potoloena Zumaiako X. Triatloia izango da, eta aldi berean Gipuzkoako Triatloia Txapelketa Sprint distantzian.
Baina, Zumaiara hurbiltzen direnak izango dute aurretik triatloia munduaz gozatzeko. Eguerdian txikienek izango dute aukera 14:30etan Umeen II. Duatloia ospatuko da eta 15.00etan lehen aldiz Umeen Akuatloia.
Antolakuntzak ohartarazi duenez lasterketa hauen datuak honakoak dira:
- Lekua: Zumaiako gernika parkean
- Eguna: Irailak 3
- Lasterketak:
Benjaminen (3 eta 4 kurtsoa) duatloia:
- 250m korrika + 1km bizikleta + 125m korrika
- Ordua: 14:30
Alebinen (5 eta 6 kurtsoa) duatloia:
- 500m korrika + 2km bizikleta + 250m korrika
- Ordua: 14:45
Infantilen (dbh1 eta dbh2) akuatloia:
- 300m igerian + 800m korrika
- Ordua: 15:00
- Inskripzioak:
o Abuztuaren 22tik irailaren 1rarte eman ahalko da izena.
o Izena emateko lekua: Zumaiako kiroldegian.
o Gipuzkoan jatorrian dutenek bakarrik edukiko dute parte hartzea.
- Dortsalak jasotzea:
o Gernika parkean (boxes ondoan) emango dira 13:00tik 14.00tara
Ondoren ospatuko da baita ere V. Triatloi Herrikoia, 16:30etan eta berrian hasieran aipatu bezala arratsaldeko 18:00etan Zumaiako X. Triatloiari hasiera emango zaio. Azken bi lasterketa hauetarako izen ematea dagoeneko itxita dago plaza guztiak bete baitira.
bacalaos santymar hondarribia bidasoa
egia kopidin
levante las planas f.c.
barcelona f.c.
sevilla f.c. s.a.d.
real c.d.mallorca s.a.d.
bacalaos santymar hondarribia bidasoa 18
egia kopidin 30
cartagena c.f.
real oviedo s.a.d.
grupo inmapa filipenses 76
ulacia grupo zke 67