Kirolak.net

 

Hemen zaude::

  1. Hasiera
  2. Berriak
  3. Berrien xehetasunak

Arku tiraketa 12/2018 BERRIPAPERA: Aretoko 2018ko Gipuzkoako Ligaren 3. jardunaldia. Aretoko Euskal Ligaren 2. Jardunaldia.

Asteazkena, 2018.eko Urriak 10

Gipuzkoako Federazioak eta Igartza klubak 2018ko Aretoko Gipuzkoako Ligaren 3. jardunaldia eta Aretoko Euskal Ligaren 2. Jardunaldia antolatu dute.

Aretoan gehienez 24 arkulari ari litezke; beraz, oraingoz bi txandatarako izen-ematea zabaldu behar dugu.

Lekua: Beasaingo Igartza klubaren aretoa.
1. TXANDA
Data: Azaroak, 10 (larunbata)
Ordutegia:
16:00 Beroketa (3 txanda)
Lehiaketaren hasiera

2. TXANDA
Data: Azaroak, 11 (igandea)
Ordutegia:
09:30 Beroketa (3 txanda)
Lehiaketaren hasiera

Txanda bakarrerako soilik eman daiteke izena, eta izena emateko hurrenkera zorrotz errespetatuko da.


Modalitateak: Arku Biribildua, Arku Konposatua, Arku Biluzia, Arku Instintiboa eta Arku Zuzena.

Mailak: Beteranoak, Seniorrak, Juniorrak, Kadeteak, <14 RFETA, infantilak eta Alebinak.

Lehiaketa: 30 geziko bi serie, bakoitza 18 metrora.

Izen ematea:
Zenbatekoa: 8€
Azaroaren 6eko 19:00ak baino lehen eman beharko da izena, eta Gipuzkoako Federazioaren bidez egin beharko da.
Webgunearen bidez gauzatuko da; ezingo da telefonoa edo posta elektronikoa erabili.

http://www.kirolak.net/eu/index.asp?deporte=tiroconarco&cd=1

Kutxan kontuan egin daiteke diru sarrera:
KUTXABANK: ES27 2095 5009 76 1061474374

EGUN HORI BAINO GEROAGO EDO ORDAINAGIRIRIK GABE IRISTEN DIREN IZEN-EMATEAK EZ DIRA ONARTUKO. PARTE HARTU AHAL IZATEKO,

OHAR GARRANTZITSUA:
Lehiaketa honetarako izena ematen bada, Gipuzkoako Arku Tiro Federazioak ondokoak argitaratu ahal izango ditu antolakuntzak zehazturiko hedabideetan eta Interneten: izen-deiturak, jatorria, kategoria eta dortsala, emaitzak, proban ateratako argazkiak eta hartutako irudiak.

Proba hau dela-eta biltzen diren datu guztiak Gipuzkoako Arku Tiro Federazioaren ardurapeko fitxategi batean gordeko dira, denbora mugarik gabe, Federazioaren webgunean markak egiaztatu eta kontsultatu ahal izan daitezen. Arkulariak eskubidea izango du datu horiek baliogabetzeko.

Era berean, Gipuzkoako Arku Tiro Federazioak Euskadiko eta Espainiako federazioei utzi ahal izango dizkio datuok.





Estatuko ligak

Gipuzkoako taldeak !!
 Nazioarteko eta Estatu Mailako Lehiaketak

  • Eskubaloia
    2018/10/14

    bm. rocasa ace gran canaria 25

    super amara bera bera 36

  • Eskubaloia
    2018/10/14

    frigorifico morrazo 20

    c.d. bidasoa-irun 19

  • Neguko Kirolak
    2018/10/14

    c. h. h txuri urdin 1

    valdemoro ice team 2

  • Futbola
    2018/10/14

    bizkerre f.t. 1

    añorga k.k.e 1

  • Saskibaloia
    2018/10/14

    añares rioja isb 80

    lima-horta barcelona 72

  • Mahai tenisa
    2018/10/14

    visit pontevedra 3

    irun leka enea 3

  • Eskubaloia
    2018/10/14

    errotabarri 20

    aiala zarautz ke 24

  • Saskibaloia
    2018/10/14

    embutidos pajariel bembibre 58

    idk gipuzkoa 60

Emaitza gehiago

Lotura interesgarriak

Argazki galeria

Argazki galeria
AFEDEGIren logotipoa